Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errotak eta haien ondarea ezagutzeko aukera, Ondarearen Jardunaldietan

Fanderia, Ihurrita eta Arraskue errotak ezagutuko dituzte urriaren 5ean egingo duten ibilaldian. Bi hitzaldi ere antolatu dituzte 10erako.

ihurrita errota Iurrita errota izango da ezagutuko duten bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/27

Garai batean hogei errota zeuden Oiartzunen, eta geratzen diren biak ezagutzeko aukera egongo da urriaren 5ean. Izan ere, Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, ibilaldi gidatua antolatu dute urriaren 5erako.

Oiartzungo eta Errenteriako udalek antolatu dute txangoa, Oarsoaldeko Turismo sailarekin elkarlanean. Ihurrita, Arraskue eta Fanderiako errotak ezagutzeko aukera egongo da.

Bisita gidatua dohainik izango da, baina aldez aurretik eman beharko da izena, tokiak mugatuak direlako. 943 49 45 21 telefono zenbakira dei daiteke, edo turismo sailaren e-posta helbidera idatzi.

Hitzaldiak

Ibilaldi gidatuarena ez da ondare ezagutarazteko ekitaldi bakarra izango. Urriaren 10ean, bi hitzaldi antolatu ditu Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Ondarearen Mahaiaren laguntzarekin.

Biak erroten historiari lotuak izango dira: Alvaro Aragon historialariak Artoa Oiartzunen: bertaratu zenetik orokortu zen arte (XVII-XIX. mendeak) eta Alex Roteta errotariak Gipuzkoako errotak: ondareari begirada bat izango dituzte hizpide, Ihurrita errotan, 19:00etan.

Horrez gain, datozen egunetan Yurrita errotaren historia eta funtzionamendua azaltzen duen panela eta Juansendo errota izandakoaren harri bat jarriko ditu Udalak bidegorrian, bertatik pasatzen direnek gure ondarearen puska hori ezagutu dezaten.

Ondarearen Mahaia

Oiartzungo Udalak urte hasieran sortu zuen Ondarearen Mahaia, herriko ondarea bildu eta ezagutarazteko asmoarekin.

Europako Ondarearen Jardunaldien aurtengo leloa Ondarea plazara! da, eta ideia horri helduta, Ondarearen Mahaiak ibaiko errotak plazara ateratzea erabaki du. Ondare baliotsu hori aintzatestea garrantzitsua dela baietsi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.