Oiartzunera etorri berriek AISAn eman dezakete izena
Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko lehen urratsa da AISA programa. Eskualde osoan ematen dituzte eskolan; Oiartzunen, Intxixu AEK-ko irakasle batek.
AISA programan izena emateko epea gaur hasi da, eta hilaren 10era arte iraungo du. Oiartzunera etorri berri direnei zuzenduta dago, eta euskara eta euskal kulturara hurbilpen bat egiteko balio du. Hamasei urtetik gorako pertsonentzako da.
Ikastaroak sei euroko kostua izango du. Eskualdeko lau herrietan eskaintzen da programa, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin.
Oiartzunen kasuan, Intxixu AEK-ko irakasle batek emango ditu eskolak. Hilaren 21ean hasiko dira, eta otsailaren 14ra arte iraungo dute. Eskolen ordutegia zein egunak izena ematen dutenekin zehaztuko dituzte.
Astean lau ordu emango dituzte. Izena eman nahi dutenek Fermiñenera jo beharko dute, Euskara Zerbitzuan (beheko solairuan) edo Intxixu AEKn izena eman dezaten.