Basati dator Ozzinema
Assassination nation (hilketen nazioa) aukeratu du ikusleak pantaila handiaren aurrean jartzeko enegarrenez Ozzinemak.
Uda amaituta, herriko plazak atzean utzi eta zinema aretora itzuliko da Ozzinema Zinekluba. Hilaren 15ean egingo du denboraldi berriko lehen emanaldia eta, basatitik egingo du itzulera Assassination nation (hilketen nazioa) aukeratu du ikusleak pantaila handiaren aurrean jartzeko enegarrenez. Urriko saioa Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatu du Ozzinemak aurten ere, eta joan den urteko jaialdian oso txalotua izan zen filma aukeratu dute.
Salem (Massachusetts) iada ez da sorginkeriagatik epaitutakoen herria. Smartphonen egungo Salem herria okerragoa da. Hackeoek eta herritarren informazio intimoa zabaltzeak bere onetik aterako du jendea eta biolentzia olatua eragin. Lau neska atxilotuko dituzte lapurreta zibernetikoak egotzita, garai bateko sorginak bailiran.
Lengoaia zinematografiko berezia erabili du Sam Levison amerikarrak filma egiteko garaian eta gaur egungo antsietatea ederki islatzea lortu du. Sare sozialak, misoginia, drogak, bullynga, homofobia, bortxakeria, transfobia, arrazakeria, nazionalismoa… denak du lekua filmean. Assassuination Nationden Odessa Young, Abra, Suki Waterhouse eta Sari Nek aktoreek feminismoaren indarra irudikatzen dute eta aurreiritzi matxistak zanpatzen dituzte.
Josemi Beltranek Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zuzendari den Josemi Beltranek egingo du sarrera, baita ondorengo solasaldia gidatu ere.
Hitzordua, hilaren 15ean (asteartea) 19:30ean, Niessen zinemetan. Sarrerak, berriz, Niessen Kulturgunean eros daitezke 4 euroan.