Batzarrera deitu ditu lezoarrak Gure Eskuk
Aurrera begira dituen erronka eta asmoen berri emateko, Gure Eskuk batzarrera deitu ditu lezoarrak hilaren 19rako (larunbata da). 10:00etatik 11:00etara dute egitekoa bilkura, Kultura aretoan.
“Aurtengo kurtsoan Lezoko Gure Esku taldeak erronka potoloak ditu”, zehaztu dute taldeko ordezkariek. Horien artean, udaberrikoa bat: erreferendumaren aldeko herri ekimeneko sinadura bilketarekin hasiko dira. Hurbilago, Kataluniako politikarien sententzia publiko egingo delako, horri begirako dinamika prestatu nahi dute. Eta Gabonetako Tripontzia zozketaren berri ere emango dute; Gure Esku finantzatzeko iniziatiba da Tripontziarena.
Horietaz hitz egiteko egingo dute batzarra: “Zure beharra dugu eta gurekin batera bide hau egin dezazun gonbidatu nahi zaitugu”.