Saskilagunek denboraldiko lehen garaipena lortu dute
Futboleko taldeek, txanponaren bi aldeak islatzen dituzten emaitzak izan dituzte. Areto futboleko taldeak, oso ongi.
Oiartzungo Saskilagunek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten larunbatean, Elorsoron. Laugarren jardunaldira arte itxaron behar izan dute, baina gustura gelditu dira lortutako emaitzarekin: 11 tantoko aldea lortu zuten orain arteko hiru partidatan garaipena lortu duen talde baten kontra.
Futbolean, bost taldeetako bakarrak lortu zuen garaipena: nesken hirugarren taldea nagusitasun handiarekin gailendu zen. Areto futbolean, berriz, bi taldeek puntuak lortu zituzten.
Futbola
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Hernani – Oiartzun: 2-0.
Gizonen Erregional Preferentea
- Dunboa Eguzki – Oiartzun: 2-3.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguoko – Añorga: 1-3.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdi – Hernani: 1-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi Oiartzun — Trintxerpe: 4-0.
ARETO FUTBOLA
Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Lauburu Berazubi Fisioterapia: 4-4.
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Bilkoin Legorreta — Teep Samaniego Orixe Tolosaldea: 0-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak – STL Azkune: 78-67.