Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Katerin Artola dantzariaren sariak udaletxean hartu du ostatu

Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketa irabazi zuen Ordizian, eta Patxi Epelde eskultoreak egindako oroigarria udalari utzi dio.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/08

Katerin Artola dantzariari harrera egin diote gaur arratsaldean, udaletxean. Soinu Zahar eta Aurresku txapelketan gailentzea lortu zuen irailaren erdialdean, Ordiziako Euskal Jaietan.

katerin artola harrera

Artolak Cousillasi laga dio eskultura, udaletxean gorde dezaten.

Bigarren aldiz ospatu zen mutil eta neskek parte hartzen duten txapelketan. Eta Katerin Artolak bigarren aldiz lortu du txapelketa. Beraz, bitik bi dantzari oiartzuarrarentzat.

Txapelketaren antolatzaileek —Amets Bide eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak— eman diote Patxi Epelde eskultoreak egindako oroigarria, eta Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Artola zoriontzeko hitzak izan ditu, udalaren izenean: “Ohore bat da guretzat Euskal Herrian horrelako txapelketa bat antolatu eta neska batek irabaztea, eta gainera oiartzuarra izatea. Gainera, aurten bigarren aldiz. Mutilak aurretik joan dira mundu horretan, eta bada garaia neskek aurrea hartzeko”.

Artolak esan duenez, txapelketa garaian ia egunero entrenatzen omen da, eta erritmoa jaisten du urteko beste sasoietan. Dantzarekin lotura estua du Artolak: txapelak janzteaz gain, irakasle eta epaile lanetan ere aritzen da.

Datorren urtean txapelketa berriro irabaziko balu, oroigarria beretzako izango litzateke. Kultura zinegotziak dantzatzen jarrai dezan animatu du, ariketa fisikoa egiten delako eta euskal kultura sustatzen delako.

Egindako harreran, Ametsbide eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko ordezkariak egoteaz gain, Artolaren senideak ere bai izan dira. Ordiziako Udaleko ordezkariek ezin izan dute hurbildu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.