Erakusketa eta bideo emanaldia antolatu ditu Eguzkik

Bizikleta ibilaldia antolatu dute, bestalde, hilaren 20an 10:00etan Zumarditik abiatuta. Norbanakoei zein familiei begirakoa ordu eta erdiko iraupena izango du.

aiako harria Aiako Harriaren gaineko erakusketa zabalduko dute.

Eguzki talde ekologistak Aiako Harria parke naturalaren gaineko erakusketa eta Errenteriako bidegorri sariaren gaineko bideoa eta solasaldia antolatu ditu. Lehenengoa hilaren 14tik (astelehena) 26ra bitartean izango da zabalik Xenpelar etxean, Aiako Harria parke naturala benetan babestuta dago? goiburuarekin. Aiako Harriaren gaineko erakusketan argazkiak, bideoak eta bestelako materiala izango da ikusgai, eta Añarbe baso erreserbaren gaiak tarte propioa izango du. 1995. urtean izendatu zuten parke natural Aiako Harria eta ia 20 urte geroago Kontserbazio Bereziko Eremu izandapena lortu zuen 2000 Natura Sarearen parte bihurtzeko.

Aurten beteko da eremu horretako egoera hobetzeko ezarritako helburuak lortzeko sei urteko epea, eta betetze maila txikia ez ote den kezkatuta dago Eguzki taldea.

Bidegorri sarearen gaineko hausnarketa

Bidegorri sarearen gaineko hausnarketa piztu nahi du bestalde Eguzki taldeak, eta horren harira  Errenteriako bidegorri sarearen gaineko bideo emanaldia antolatu du hilaren 16an (asteazkena) 19:00etan Xenpelar etxean. Helburua egungo bidegorri sarea hobetzeko horren gaineko eztabaida sortzea da, izan ere, puntu ilunak ditu besteak beste egungo sareak. Bideo emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute eta bertan parte hartuko dute Gurpil Artea elkarteko kideek.

Amaitzeko, bizikleta ibilaldia antolatu dute hilaren 20an 10:00etan Zumarditik abiatuta. Norbanakoei zein familiei begirakoa ordu eta erdiko iraupena izango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.