Odola emango dute Antxon hilaren 16an

Pasai Antxoko Osasun Zentroan egingo dituzte odol emateak 18:30etatik aurrera.

Antxoko osasun zentroan emango dute odola 18:30etatik aurrera.

Pasai Antxoko Odol Emaileen Elkarteak ohar baten bidez jakitera eman duenez, odola emateko aukera izango da hurrengo asteazkenean hilaren 16an, Pasai Antxoko Osasun Zentroan, 18:30etatik aurrera. Ohi bezala, parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, bereziki 18 urtetik gorako gazteei.

Irailaren 18an egindako saioan 33 poltsa jaso ziren eta 3 emaile berrik hartu zuten parte.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.