Txost Enrike Abrileko finalerdietan arituko da
Zubietan jokatuko dituzte bi finalerdiak, datorren igandean. Txostek etxeko taldearen kontra neurtuko ditu indarrak.
Enrike Abril Errebote Txapelketako ligaxka bukatu da, eta finalerdiak zeintzuk izango diren definituta daude. Txost taldea Zubietaren kontra arituko da datorren igandean —hilak 13—, oiartzuarrak B Multzoko bigarren postuan geratu ondoren. Zubietarrak A Multzoko onenak izan dira.
Eguraldia lagun badute, igandeko partidak 09:00etan hasiko dira, Zubietako plazan. Beste finalerdiarekin hasiko dira, lapurtarren artekoarekin; Donibane Lohizuneko Luzean eta Hazparneko Noizbait taldeek indarrak neurtuko dituzte.
Irabazleek hilaren 20ko jardunaldian jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).
Zortzi taldek hartu dute parte txapelketan. Finalerdietara iristea lortu duten lau taldeez gain, Zaharrer Segi, Behar Zana, Kanboarrak eta Sarako Izarra izan dira partaideak.