Hilaren 26an, Zubitxo Korkoi Eguna
Zubitxo Korkoi Eguna egingo dute hilaren 26an. Piztu Lezok bere dinamikaren barruan, elegantzia kanpotik eta barrutik dutela azalduko dute herritarrek.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/10/zubitxo.png)
Hilaren 26an, Zubitxo Korkoi Eguna izango da Lezon, lehenengoz. Piztu Lezo dinamikaren barruan, herria elegante-elegante girotuko dute. Larunbat horretan, lezoarrek demostratuko dute elegante badirela elkarlanean, gozatzen, eta euskaraz. Azalean eta mamian.
Egitaraua ez da oparoa, bai mamitsua. 19:30ean hasierako brindisa egingo dute, nola bestela, Zubitxoko zubian (tragoska norberak eraman behar du). Jarraian poteo girotuari ekingo diote.
Motorrak egoki berotu ondoren, Koldobike Gezala pilotalekuan, Elegante Afaria: alfonbra gorria, photocalla, musika eta dantza izango dira.
Beraz, hala nahi dutenek, azken ezkontzako jantzi eleganteei beste erabilera bat behintzat emateko aukera izango dute. Kontuz; elegantzia ez dator bat beti janzkerarekin.