2019/10/14

oiartzun katalunia

Demokraziaren kontrako eraso larria salatu dute

Elkarretaratze zaratatsua egin dute Oiartzunen, zigortuei babesa adierazteko. Erreferendumaren bidean, beldurtu gabe, jarraituko du Gure Eskuk.

Sismografoa dantzan jarri duen lurrikara

Liher taldeak epe laburrean amaituko du ‘Tenpluak erre’ bigarren diskoaren aurkezpen bira. 100 kontzertutik gora eginda eta helburuak beteta atseden hartuko du talde gazteak, are indartsuago itzultzeko.

Aniztasunaren neurrira sortutako jantzia

'Nongoa naiz? del mundo' proiektua martxan jarriko du Emausek Errenteria-Oreretan interkulturalitatea lantzeko.

Aurreiritziak ezabatzeko

Ijito herriaren kultura, haien ohiturak, hizkuntza, lehen eskutik erakustea du helburu Camelamos Adiquerar elkarteak Ijito Kulturaren Astearekin.

Belatz txikia

Babestutako hegazti bat zauritu dute ehiza garaiko lehen asteburuan

Belatz txiki bat topatu zuten atzo zaurituta Jaizkibelen, eta tiroz bota zutela berretsi zuten Arrano Etxean. Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoak babestutako hegaztia da.

garazi ansa

Garazi Ansak mugimendu feministari egindako begirada, Bilbon ikusgai

Azkuna Zentroa-Alondegian ikus daiteke ikerketa, azaroaren 16ra arte. Komisario Berriak egitasmoaren barruko erakusketa jarri du oiartzuarrak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaia Kirol Elkarteak azken minutuan galdu zuen neurketa Sestao Riverren aurka. Emaitza polemikoa izan zen antxotarrek uste baitute, baloiak ez zuela marra zeharkatu.

Pasaia KEk 93. minutuan galdu, baina... sartu al zen baloia?

Pasaia KEk luzapeneko garaian galdu zuen atzo Las Llanas zelaian. Antxotarrak kexu dira, uste dute baloiak ez zuela golaren marra gainditu.

Hilaren 26an, Zubitxo Korkoi Eguna

Zubitxo Korkoi Eguna egingo dute hilaren 26an. Piztu Lezok bere dinamikaren barruan, elegantzia kanpotik eta barrutik dutela azalduko dute herritarrek.

7ak bat oiartzun

Komedia satiriko-feminista batekin hasiko da saria eduki dezakeen antzerki denboraldia

'7ak bat' antzezlana izango da Oiartzungo Antzerkizaleen programazioa irekiko duena. Aurten ikusleen fideltasuna sarituko dute.

oiartzun ke

Oiartzungo mutilek garaipenarekin topo egin dute, azkenean

Denboraldiko lehen garaipena lortu dute mutilek, eta bigarren taldeak ere hiru puntuak eskuratu ditu. Neskak, berriz, porrotarekin etorrik dira Getxotik.

Allerruren hirugarren gol festa

Allerruk 8-0 gainditu zuen larunbatean Kostkas taldea Plazetan. Sasoian hirugarrenez lortu du gisa honetako gol jarioa gizonen talde nagusiak.

katalunia.lezo

Lezon, elkarretaratze zaratatsua gaurko 20:00etan

Gure Eskuk deitutako elkarretaratze zaratatsua 20:00etan hasiko da, eta Karlos Saldise plazan egingo dute. Bertaratzeko eskatu diete herritarrei.

Kataluniaren eta erabakitzeko eskubidearen alde, kalera

Gure Esku dinamikak elkarretaratzera deitu du epaia salatzeko eta Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna lelopean bilduko dira Zumardian 19:30ean.

katalunia erreferenduma

Erreferendumek ezin dutela inoiz delitu izan aldarrikatuko dute Oiartzunen

Elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur arratsaldean, Oiartzungo plazan. Erabakitzeko eskubidea defendatu eta epaituei babesa adieraziko diete.

Gehiago