Lezon, elkarretaratze zaratatsua gaurko 20:00etan

Gure Eskuk deitutako elkarretaratze zaratatsua 20:00etan hasiko da, eta Karlos Saldise plazan egingo dute. Bertaratzeko eskatu diete herritarrei.

katalunia.lezo Joan den astean herritarrek Kataluniaren alde egindako elkarretaratzea.

Gaur jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentisten gaineko epaia. Horren harira, iragarrita zuen bezala, Lezoko Gure Eskuk protesta elkarretaratzea deitu du gaurko: 20:00etan izango da, Karlos Saldise plazan.

Bertaratzeko eskatu diete herritarrei. Erreferenduma ez da delitua leloari jarraiki egin du deia Gure Eskuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.