Kataluniaren eta erabakitzeko eskubidearen alde, kalera
Gure Esku dinamikak elkarretaratzera deitu du epaia salatzeko eta Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna lelopean bilduko dira Zumardian 19:30ean.
demokrazia eskatzeko aurretik egindako elkarretaratze bat. Erreferenduma ez dela delitua, eta horren harira zigortuta espetxean jarraituko duten bederatzi buruzagi independentistak askatzeko eskatuko dute gaur Errenteria-Oreretan Euskal Herriko gainontzeko herrietan bezala. Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari: Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Jordi Rull, Dolors Bassa, Carme Forcadell, Jordi Sanchez, eta Jordi Cuixarti sedizioagatik.
Santi Vila, Carles Mundo, eta Meritxell Borras, berriz, desobedientziagatik zigortu ditu; 2.000 euroko isun ekonomikoarekin eta urte eta zortzi hilabeteko inhabilitazioarekin zigortu dituzte.
Gaur heldu da epaia, baina atzorako ezaguna zen, filtrazioa izan zelako.
Gure Esku dinamikak elkarretaratzera deitu du epaia salatzeko eta Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna lelopean bilduko dira Zumardian 19:30ean. Elkarretaratzea zaratatsua izango da eta horrenbestez, herritarrei zarata egiteko tresnekin bertaratzeko eskatu die.
