Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bertakoak eta osasungarriak

Landalur Azokaren hamabosgarren ekinaldia egingo dute larunbatean egun osoz gamon zumardian.

Ferradas eta Zendoia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/16

Landalur Azokaren hamabosgarren ekinaldia aurkeztu dute gaur Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta Mikel Zendoia Behemendi elkarteko teknikariak. Elikaduraren Nazioarteko Egunarekin bat eginda egin dutela aurkezpena nabarmendu du Ferradasek: “Elikadura osasungarria gosetu eta egarritutako mundu batentzat leloa jarri diote egun horri eta erabat egiten du bat gure Landalur azokarekin; izan ere, bertako ekoizleek sortutako eta landutako produktuak ditugu, osasungarriak, bertan bilduko dituztenak”.

Egun osoz izango da zabalik Gamon Zumardian, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Helbururik behinena, lehen sektorean ari diren ekoizleak argitara ateratzea, eta egiten duten lanaren aitortza egitea. Zendoiak nabarmendu du elikadura sortzaile direla, baina baita ingurumen zaintzaileak ere ekoizle horiek, “lehen sektoreko ekoizle hauek dira gure ingurua eta paisaia mantentzen dutenak, merkatua eta gertuko salmenta lekuak kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztenak”.

Egun osoan zehar bertako produktuen azoka izango da eta bertan Eguzki Borda baserriko  Idiazabal jatorrizko Izendapena duen gazta, Aparola baserriko behi gazta, bi baserri horietako barazkiak eta Zituene Pasta Obradore kooperatiboko pasta freskoa izango dira salgai. Abere eta perretxiko erakusketa ere izango da, baita erlezaintza ere eztien dastaketarekin.

Hitzordura ez dute hutsik egingo talogileek. Goizean gainera eta Egiluze sagardotegiaren eskutik sagardo naturala nola egiten den ikusteko aukera izango da eta 11:00etatik 14:00etara hiru tailer ere antolatu dituzte:  haurrentzako landaketa eta lore prentsatu tailerra; helduentzako haziak lortzeko tailerra, eta familiei begirako haziak lortzeko tailerra.

Arratsaldean 17:00etan zabalduko ditu berriz ere ateak azokak. Haziak lortzeko tailerra eta Totebag pertsonalizatutako oihalezko poltsak sortzeko tailerra ere egingo dute. Eguna amaitzeko berriz, Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolatea banatuko dute txikienen artean. Azokan, Labore Oarso, Gipuzkoako Erlezainak, Izadi21, artelatz eta Aitzbitarteko Lagunak elkarteek hartuko dute parte.

Zendoiak eman dituen datuen arabera, hogei ekoizle daude egun Errenteria-Oreretan, “ez dira asko baina askotariko produktuakl ditugu bertan”. Horren harira azoka egunean bertan eguneko erosketak bertako postuetan egitera animatu ditu herritarrak, baita urteko gainontzeko egunetan ere, “gertukoak, kalitatezkoak eta osasungarriak direlako”.

Ferradasek hurbiltzera deitu ditu herritarrak, ezagutzera ekoizleak eta produktuak eta erostera ere.

Egitaraua

  • 10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia eta baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa.
  • 10:30-13:30: Sagardoa egiteko prozesua ikusi ahalko da Egiluze sagardotegiaren eskutik. Xenpelar bertso Eskolako bertsolariek prozesuaren gaineko bertsoak botako dituzte.
  • 11:00: Errenteria-Oreretako Barin baserriko Lumagorri oilaskoaren haragia, taloak, Egiluzeko sagardoa, eta Eguzki Borda baserriko Idiazabal jatorriko izendapena duen gaztaren dastaketa.
  • 11:00-13:00: Haurrentzako landaketa eta lore prentsatu tailerra.
  • 11:00-12:00: Helduentzako haziak lortzeko tailerra.
  • 16:30-19:30: Baserriko produktuen salmenta.
  • 17:00-18:00: Familientzako haziak ereiteko tailerra.
  • 17:30- 18:30: Haurrentzako Totebag pertsonalizatu tailerra.
  • 18:00: Haurrentzako txokolate jatea.
  • Egunean zehar Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, perretxiko erakusketa eta erlezaintza eta liztor erakusketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.