Oarsoar talde batek antolatutako ekintza ikusgarria egin dute arratsean Aiako Harrian. Gailurretik argi seinaleak egin dituzte, Kataluniarekin elkartasunez.
'Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri' dinamika aurkeztu dute Pasaian, irakurzaletasuna, udal liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko asmoz.
Los Xey talde mitikoari aitortza egingo diote, eta omenaldi horren erantzule Golden Apple Quartet eta EMKE Errenteriako Musika Banda izango dira
Landalur Azokaren hamabosgarren ekinaldia egingo dute larunbatean egun osoz gamon zumardian.
Jubilatuen martxak Madrila iritsi direla eta, kalera atera da gaur Duintasuna Errenteria-Oreretan.
Lezo Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren portu izango da larunbat honetan eta hurrengoan. Ostiraletan, haurrentzako emanaldiak izango dira.
Ondarearen Etxea izango denaren eraikina ikusi dute, espazio antolaketa ezagutzeko. Arizmenditarrak han izan dira, obrak epe barruan daudela ikusten.
EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatzen duten gobernu taldeak aurkeztutako proposamenari hainbat emendakin egin zizkioten oposizioko bi alderdiek, baina negoziaketa prozesuaren ondoren eta emendakinetako batzuk transakzionatuta, alderdi guztien onespenarekin egin dute aurrera ordenantza fiskalek.
Dozena bat auzotar Soroa, Torre ingurua eta Bide Zaharra inguruak garbitzen aritu dira. Hiru orduko saioa eginda, hondakinak garbigunera eraman dituzte.
Ikastolako DBHko ikasleek argazkia atera dute, zigortutako buruzagi independentistei eta herritarrei elkartasuna erakusteko asmoz.
Euskararen presentzia handitzeko bidean, etxe atari edo ezkaratzeetan ohikoak diren oharrak eskuratzeko aukera dute herritarrek eta komunitateek.