Aiako Harrian ere bai, argi dute bidea erreferenduma dela

Oarsoar talde batek antolatutako ekintza ikusgarria egin dute arratsean Aiako Harrian. Gailurretik argi seinaleak egin dituzte, Kataluniarekin elkartasunez.

 

aiako harria katalunia

Kataluniarrei elkartasun izpiak bidali dizkiete [Argazkia: Romeo Campo].

Herriko plazan, herriko eskoletan… eta herriko gailurretan ere bai. Oarsoar talde batek xorro-xorro prestatuta, ekintza ikusgarri bat egin dute gaur arratsean, Kataluniarekin elkartasunez. 

Sare sozialetatik pasatu duten mezuak deituta, herritar talde batek motxila hartu, botak jantzi eta linternen bateriak beteta daudela frogatu dute, Aiako Harriko gailurreko bidea hartu dute, ekintza ikusgarri bat egiteko.

Arratsa hurbildu ahala, ikusgarritasuna irabazi du ekintzak, iluntasunarekin kontrastea eginez. Mendiko gailurretan argiak piztu dituzte, Kataluniaren SOS seinalea islatu nahiko balute bezala. Beste behin ere, elkartasunaren samurtasunarekin erantzun dute oiartzuarrek —eta inguruko herrietakoek—. Larunbatean, 17:30ean, Donostiako Antigua auzoan hasita, babesa modu esponentzialean biderkatuko da, tsunami bilakatu arte.

aiako harria katalunia

Ekintza, Errenteria Oreretako Alaberga auzotik ikusita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.