Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ez dute amore emango

Jubilatuen martxak Madrila iritsi direla eta, kalera atera da gaur Duintasuna Errenteria-Oreretan.

Kalera atera dira pentsiodunak, gaur ere.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/16

Jubilatuen martxak heldu dira Madrila. Atzo iritsi ziren eta gaur berriz manifestazioa egin dute milaka eta milaka pentsiodunek Espainiako Kongresuraino. Bertan, jubilatuen mugimenduaren aldarrikapenak biltzen dituen dokumentu bat erregistratu dute. Horren harira, kalera atera dira Duintasuna elkarteak deituta jubilatu eta pentsiodunak Errenteria-Oreretan, eta elkarretaratze laburra egin dute.

Madrila joandako bertako pentsiodun batekin hitz egiteko aukera izan dute. Madrilen milaka eta milaka lagun bildu direla jakinarazi du eta aldarrikapenez zeudela beteak kaleak, “gobernatzen duenak gobernatzen duela pentsioak defendatu behar direla esaten ari gara hemen bildu garenak. Giro paregabea, izugarria”. oihu batekin amaitu du: “pentsionistak aurrera” eta Errenteria-Oreretako Herriko Plazan 500 kilometrora zituen jubilatuek txalo zaparradarekin erantzun dute.

Duintasunak beste behin ere nabarmendu du pentsioena ez dela soilik egungo jubilatuen arazoa, “datozen belaunaldiei eragingo die, gaur egungo langileek ondorioak pairatuko dituzte”. Horren harira, elkarlanera deitu ditu jubilatuak noski, baina baita langileak ere, gazteak, emakumeak, “guztion etorkizuna dagoelako jokoan”. Horren harira, Duintasuna elkartea talde feministekin, ikasleekin eta beste sektoreekin biltzen ari dela jakinarazi dute gaurko agerraldian.

Datuak ere eman dituzte. Egun Euskal Herriko pentsiodun batek  azken soldataren %78a jasotzen du, “10-15 urte barru, irabazitakoaren %45 edo %50ekoa izango da pentsioa. Prekarietate egoera honetan, egun langile batek 1.000 euro jasotzen baditu, pentsioa miseria bat izango du. Horren kontziente egin behar ditugu gure seme-alabak, baita gure bilobak ere; langileen eta kapitalaren arteko arazoa da, eta hilero kalera ateratzea ezinbestekoa da pentsio duinak bermatzea eskatzeko”.

Kalean jarraituko dutela eta bazter guztietara heldu behar dela pentsio duinen aldeko mezua eta borroka esan dute amaitzeko, eta argi dute, ez daude amore emateko prest.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.