Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mitikoak izan zirelako, aitortza

Los Xey talde mitikoari aitortza egingo diote, eta omenaldi horren erantzule Golden Apple Quartet eta EMKE Errenteriako Musika Banda izango dira

Collar, Rodriguez, Errondosoro eta Mitxelena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/16

Los Xey talde mitikoari aitortza egingo diote, eta omenaldi horren erantzule Golden Apple Quartet eta EMKE Errenteriako Musika Banda izango dira. Gaur aurkeztu dute Golden Apple Xey ikuskizuna, Josu Mitxelena musika bandaren presidenteak, Carlos Rodriguez zuzendariak, Eduardo Errondosoro Golden apple Quartet taldeko kideak, Juan Luis Caballero talde horren managerrak eta Ion Collar Kultura zinegotziak.

Errenteriakoa, ikuskizunaren estreinaldia izango da eta azaroaren 22a ostiralarekin egingo dute 20:30ean Fatima Andra Mariaren elizan,. sarrerak dagoeneko salgai daude  Niessen Kulturgunean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Prezioa 10 euro eta 7 euro elkarteko bazkideentzat.

Ikuskizunaren aurrestreinaldia  Errenteria-Oreretan egietaren arrazoia Los Xey taldeak Errenteriarekin eta Errenteriako Musika Bandarekin izan zuten harreman estua izan da Mitxelenak azaldu duenez: “Los Xey taldearen sorreran eta bilakaeran garrantzia handia izan zuten Olaskoaga anaiek; Xabin Olaskoaga lehen tenore, urteetan partaide nagusi izan zen eta Xabier Olaskoaga taldearen sortzaileetako bat. Hori gutxi ez balitz, Xabin Olaskoaga gure musika bandako klarinetea izan genuen urteetan”.

Arrazoi horiengatik saiakera berezia egin zutela ikuskizuna Errenteria-Oreretan abia zedin aitortu du Mitxelenak.

1939-1940 urteen artean Donostian euskal abeslarie ta musikariez osatutako taldea abian jartzeko lehen urratsak egin zituzten. xabin Olaskoaga izan zen lehen tenorea, Xipri Larrañaga bigarren tenorea, Txiki Lahuerte baritonoa, Victor Gracia baxua eta Peito Iantzi eskusoinua. Bartzelonako Tivoli antzokian debutatu zuten Celia Gamezen eskutik. Euskal Herrian ezagun ziren, baina Espainiako Estatu osoan, Europan eta Mexikon ere egin ziuren ezagun, talde mitikoa bihurtzeraino.

Oholtza gainean aritu ziren, baina horrekin batera hamahiru filmetan ere azaldu ziren.

Ikuskizunari dagokionean, Los Xey taldearen  hamasei abestirekin osatu dute errepertorioa, eta Xabier Zabala musikari zarauztarrak egin ditu moldaketak, eta kontzertuaren zuzendaritza artistikoa Carlos Rodriguez Albisturrek egingo du.

Errondosorok azaldu duenez, aukeratutako errepertorioa Golden Apple Quartetek bere ikuspegira moldatuko du. Ahotsa Loyola Garmendia, Mikel Urreizti,  Manuel Romano eta Eduardo Errondosorok jarriko dute, baita umorea eta ironia ere. Los Xey taldea ziurrenik ahazturan gelditu direla egungo belaunaldientzat esan du Errondosorok, “baina oso garrantzitsuak izan ziren”. Ikuskizunarekin aitortza egin nahi diete, izan zuten paper garrantzitsua gogoratu eta haien izena eta ibilbidea oroitu.

Emanaldia ederra izango dela esan du Rodriguezek, “proiektu berria da eta erronka musika bandarentzat, baita harrotasun handia ere Goldenekin batera oholtza gainean aritzea ikuskizun honetan”.

Errealitate hori berreskuratzea eta transmisioa egitea “pozgarria” dela esan du bere aldetik Collarrek: “Batzuk gure aurrekoei entzunda ezagunak ditugu baita haien diskoak jaso ditugulako, baina ederra da berreskuratzea mitikoa izan zen talde baten ibilbidea; are gehiago Errenteriarekin lotuta daudelako”.

Fatima Andra Mariaren elizak hartuko du emanaldia, eta 750 leku direla bertan zain jakinarazi dute antolatzaileek. Emanaldi bikaina izango da Los Xey ezagutu eta entzun dituztenentzat, baina baita aukera hori izan ez zutenentzat ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.