Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ordenantza fiskalak, lehenengoz, aho batez

EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatzen duten gobernu taldeak aurkeztutako proposamenari hainbat emendakin egin zizkioten oposizioko bi alderdiek, baina negoziaketa prozesuaren ondoren eta emendakinetako batzuk transakzionatuta, alderdi guztien onespenarekin egin dute aurrera ordenantza fiskalek.

Iraileko plenoaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/16

Aho batez onartu zituen atzo plenoak ordenantza fiskalak. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatzen duten gobernu taldeak aurkeztutako proposamenari hainbat emendakin egin zizkioten oposizioko bi alderdiek, baina negoziaketa prozesuaren ondoren eta emendakinetako batzuk transakzionatuta, alderdi guztien onespenarekin egin dute aurrera ordenantza fiskalek.

Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak azaldu zituen ordenantzen ardatz nagusiak atzoko plenoan, hala ere, ostiralean agerraldia egingo dutela gaiaren gaineko zehaztapen guztiak emateko jakinarazi zuen.  Zerga tasa eta prezio publikoetan KPIaren araberako igoera onartu du plenoak, hau da, %0,6koa. Akordioak eragina izan du ur hornidura eta estolderia zerbitzuaren tasan. Horretan,  %1,5eko igoera ezarriko dute, igoera hasierako proposamenean baino puntu bat gutxiago igota. Hondakinen kasuan, %2koa izango da igoera, baina bosgarren edukiontzia aktiboki erabiltzen dutenek jasotako hobaria ere handiagoa izango da, %25etik %27ra pasako da datorren urtean eta etxe konposta edo auzo konposta egiten dutenei, berriz, %30etik %35era igoko da. Urbanizaezina den lurzoruan dauden etxebizitzentzako tarifa berri bat sortu dute halaber hondakinei dagokionean, eta azken horietakoek 91,97 euro ordainduko dituzte.

Ibilgailu elektriko eta hibridoen jabeek halaber, hobariak izango dituzte. Hala,  hibridoetan %75era igoko dute hobaria ibilgailua  lehen aldiz matrikulatzen denetik bost urtera arte; eta elektrikoen kasuan, %95era epealdi berean.

OHZak ere izan ditu aldaketak, eta etxebizitza hutsen kasuan jarritako errekarguaren gaineko %50eko hobaria izango dute etxebizitza horiek merkatura ateratzeko programetan parte hartzen dituzten kasutan; eta eraikuntza, instalazio eta obren zergan %90eko hobaria ezarriko da irisgarritasuna hobetzeko diren kasuetan.

Erabateko adostasunera heldu izana “pozgarria” izan dela zehaztu zuen Lopez de Etxezarretak: “Saiakera handia egin dugu alderdi guztiok hobekuntzak egin eta egokiagoak diren ordenantzak egiteko; eskertzekoa da egindako esfortzua eta espero dut aurrerantzean beste gaietan ere halako akordioetara heltzeko aukera izatea”.

Ordenantza fiskalak “tresna garrantzitsua” direla bilketarako erantsi zuen Ogasun zinegotziak, “diru bilketaren parte garrantzitsua dira eta horiei esker egitea dugu politika publikoak”.

Akordioa, positiboa denentzat

Akordioa “positiboa” dela esan zuen Jon Collar Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak, “ariketa politiko gisa, kuantitatiboki eta kualitatiboki”. Gobernu taldeak aurkeztutako hasierako ordenantza fiskalen proposamena egungo errealitate sozioekonomikoarekin bat datorrela esan zuen, eta presio fiskala ez handitzea suposatzen zuela: “Hasierako proposamenak, zein proposatutako salbuespenak, oposizioak egindako emendakinekin batera bilketa koherente eta arduratsu baten ad ibide dira. Helburua ez da diru bilketa egitea bere horretan,  beharrezkoa eta derrigorrezkoa denetik harago”.

Adostasuna lortzeko ezinbestekotzat jo zuen Collarrek alderdi guztien jarrera “positiboa eta eraikitzailea”, eta aurrekontuak onartzeko garaian jarrera bera mantentzera deitu zituen alderdi guztiak.

Ordenantza fiskalak diru bilketa soil gisa ulertu daitezkeela edo jarrera batzuk sustatzeko tresna gisa esan zuen bere aldetik EAJko Elixabete Muruak, “diru bilketa beharrezkoa da, baina egoera zailenean dauden familiak lagundu behar ditugula uste dugu. Gure alderdiak egindako proposamenetako batzuk txertatzea lortu dugu eta pozik gaude emaitzarekin”.

PSE-EEko Jose angel Rodriguezek Ogasun arduradun berriarekin batera jarrera aldaketa sumatu dutela nabarmendu zuen, “borondatea, informazioa eta elkarrizketa izan dira”. Alderdi sozialistak egindako ordenantza fiskalen gaineko proposamena moderatua izan dela zehaztu zuen, “arduratik egina, eta kolokan jarri gabe udalak eskaintzen dituen zerbitzuak. Negoziaziorako jarrera egon da egokia izan da, eta gainera,  gure proposamenak txertatu izana pozgarria da”.

Aizpea Otaegi alkateak ere hartu zuen hitza atzoko plenoan eta zoriondu egin zituen negoziaketan jardun diren guztiei, “aurrekontuan helduko dira berehala eta ea gaitasuna dugun berdin aritu eta jokatzeko”.

Iñaki Queralten kargu hartzea

Atzoko ezohiko plenoak beste gai bat jorratu zuen. Iñaki Queralt izango da EH Bilduko zinegotzi berria, eta iraileko plenoan kargua utzi zuen Miren Arbelaitzen ordez arituko da.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.