'Herri txiki infernu handi' saiorako bi grabazio egin dituzte Lezon, gaur bigarrena. Hamarnaka eta hamarnaka herritar gerturatu dira frontoira saioan ateratzeko asmoz.
Kataluniako epaiaren harira, mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan, "astakeria judizialaren" kontra. Donostiara joatera deitu dute.
Lehen aurkezpena bihar bertan egingo dute, Pasai Donibaneko Kulturgunean, Komunikazio aretoan hain zuzen ere.
Hurrengo udal batzarrean aurkeztuko dute hiru udal talde politikoek adostutako mozioa presoei, erbesteratu politikariei eta Kataluniako herri zein erakundeei babesa adierazteko.
Bizilagunen eta udal ordezkarien arteko iritzi trukaketan gehien atera den gaia bizikidetza arauak ez errespetatzearena izan da.
Demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua diote adierazpen horretan, erreferenduma tresna demokratiko eta zilegizkoa dela, eta Kataluniak eta Euskal Herriak berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
Larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna izango da. Horren harira, udal kiroldegiek bat egin nahi izan dute gaitz horren aurka eta aste honetan zehar arrosa koloreko kamisetak saltzen ari dira Galtzaraborda zein Fanderiako eraikinetan.
EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzionala adostu dute. Biharko elkarretaratzean egongo direla iragarri dute, eta larunbatean Donostiara joateko gonbita luzatu dute.
OHZ Ondasun Higiezinen Zerga izoztea lortu dutelako babestu dituztela ordenantzak esan dute.
Onartutakoarekin ez dagoela erabat ados azalduta, herritarrentzat izan ditzakeen onurak kontuan hartu dituela babesteko garaian esan du alderdi jeltzaleak.
28 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean etxebizitza batean ustez lapurreta egiten saiatzen ari zela.