Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJ: "Izan ditzaketen onurek, desadostasunek baino pisu handiagoa izan dute"

Onartutakoarekin ez dagoela erabat ados azalduta, herritarrentzat izan ditzakeen onurak kontuan hartu dituela babesteko garaian esan du alderdi jeltzaleak.

EAJko Maite Peña, Elixabete Murua, eta Garbiñe Oiarbide. Beraiek dira alderdi jeltzalearen ordezkariak udalean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/17

Ordenantza fiskalak aho batez onartu zituen plenoak asteartean, oposizioko alderdiek aurkeztutako hainbat emendakin txertatzea onartu ostean. EAJk bere aldeko bozkaren azalpenak eman ditu prentsa ohar bidez. Onartutakoarekin ez dagoela erabat ados, baina herriarentzat ekar zitzakeen onurak desadostasunek baino pisu gehiago izan dutela erabakia hartzeko garaian esan du Elixabete Muruak.

Besteak beste, bosgarren edukiontziaren erabilera aktiboa egiten duten herritarrei hobaria %2 igotzea zegoen jokoan alderdiaren hitzetan eta haientzat “oso garrantzitsua” zela puntu hori zehaztu dute. “Birziklapena sustatzeko ekimenak beharrezkoak direla uste dugu, eta programa horretan parte hartzen ez dutenei tasa %2a igotzea egokia izan daiteke, baina garrantzitsua da, birziklatzen dutenei, gutxienez, tasa mantentzea eta ez igotzea”.

Alderdiak egindako beste ekarpen batzuk ere txertatu dituztela ordenantza fiskaletan zehaztu du Muruak: “Bizigune edo antzeko programetan dauden etxeen Ondasun Higiezinen Zergaren gaineko %50eko hobaria; ibilgailu hibridoei %75eko hobaria,  eta elektrikoei %95ekoa 5 urtez aplikatzea, irisgarritasuna edota habitagarritasuna hobetzeko obrei %90eko hobaria”.

Guztiontzako berdinak diren tasetan progresibitaterantz pausuak emateko beharra ere ikusi dute jeltzaleek: “Hondakin bilketan eta uraren tasen kasuan, salbuespenak proposatu ditugu aurten ere diru sarrera murritzenak dituztenentzat”.

Jeltzaleek beren elkarlanerako borondatea berretsi dute, “era batera edo bestera gizarteari onurak ekartzeko helburuarekin egindako ekarpenak izan dira gureak. Hori da eta izango da gure lanaren oinarria udalean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.