Euskaraldia barrutiz barruti aurkeztuko dute
Lehen aurkezpena bihar bertan egingo dute, Pasai Donibaneko Kulturgunean, Komunikazio aretoan hain zuzen ere.
Hilabete gutxi batzuk falta dira Euskaraldiaren 2. ediziorako. 2018ko arrakastari eutsi eta urrats berriak emango dituzte. 2020koa, 15 eguneko egitasmoa izango da eta norbanakoen ahobizi eta belarriprest rolak, entitateen parte hartze eta talde erabakiekin uztartuko dira oraingoan.
Euskaraldiaren bigarren edizioaren nondik norakoak, berrikuntzak eta udazken honetako mugarriak herritarrei azaltzeko aurkezpen irekiak antolatu ditugu Pasaiako lau barrutietan:
Pasai Donibane
Urriaren 18an, ostirala, 18:00ean Donibaneko Kulturgunean (Komunikazio Aretoa).
Pasai Antxo
Urriaren 22an, asteartea, 18:30ean Antxoko Kultur Etxean.
Pasai San Pedro
Urriaren 25ean, ostirala, 18:00ean San Pedroko Udal aretoan (Erti).
Trintxerpe
Urriaren 25ean, ostirala, 19:00ean Trintxerpeko Udal Euskaltegian.