Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aiora Irazu hogeigarren izan da munduko txapelketan

Pasaia Kayakekoak ezin izan dio burukoek jarritako erritmoari eutsi. Gainera, arazo teknikoak izan ditu, tartean lemarekin. Hala ere, Top20an sartu da.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/18
Aiora irazu txina

Aiora Irazu entrenamendu saio bat egiten lehiaketa-eremuan, Shaoxingen.

Aiora Irazu Pasaia Kayakeko palista oiartzuarra Txinara abiatu zen pasa den astean, ur lasaietako Mundu Maratoi Txapelketan —junior mailan— parte hartzera. Atzo izan zuen proba, Shaoxing herrian, eta oiartzuarrak 18,3 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zion.

Hamasei herrialdetako espezialista onenak bildu zituen ur lasaietako piraguismoaren iraupen luzeko proba nagusiak. Bertan aritu zen Irazu, zirkuituari bost itzuli emateko.

Hasieratik ikusi zen faborito nagusiek –bi ordezkari hungariarrek– erritmo gogorra jarri eta proba hausteko asmoa zutela, eta halaxe gertatu zen. Irazuk ezin izan zion buruko erritmoari eutsi, eta hainbat arazo tekniko izan zituen, gainera. Lemarekin izan ziren arazo larrienak.
 
Eragozpenak eragozpen, Top20an sartzea lortu zuen oiartzuarrak. Bere denbora ordubete, 42 minutu eta hemeretzi segundokoa izan zen.
 
Denboraldi bikaina
Irazuk denboraldi bikaina burutu duPasaia Kayak taldearekin. Garaipen eta ohorezko postu asko lortu ditu urte osoan zehar.
 
Horren erakusgarri dira, esaterako, ur lasaietako Euskadiko Maratoiko txapeldun-titulua, eta Ibai eta Zeharkaldietako Espainiako txapeldun-titulua lortu izana.
 
Pirinioetatik harago, nazioarteko hainbat lehiaketetarako sailkapena lortu du: Txekiar Errepublikan jokatutako Sprint Olinpikoko Europako Txapelketarako; Frantzian jokatutako ur lasaietako Europako Maratoi Txapelketarako eta, azkenik, Txinan jokatu berri duen Munduko Txapelketarako. Espainiako Txapelketetan eta Espainiako Kopetan lortutako emaitza aparten ondorioz lortu ditu txartela horiek.

Denboraldia luze joan da eta atsedena hartzeko garaia du orain Pasaia Kayak taldeko kirolariak. Datorren denboraldian hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko asmoa du. Aurten nazioarteko lehiaketetarako selekzioarekin prestatu eta lehiaketa horietan parte hartu izana oso lagungarria izango zaio horretarako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.