Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juansendo errotako harria, bidegorrira, ondarea hobeto dibulgatzeko

Orain arte, udalak jasota izan du harria, eta bidegorrira eraman dute, Ihurrita errota parera. Ondarearen Mahaiarekin elkarlanean erabaki dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/18

Juansendo errotako harria Arditurriko bidegorrira eraman dute, udalak eta Ondarearen Mahaiak hala erabakita. Beste errota baten —Ihurritakoaren— parean jarri dute.

Ondarearen Mahaiak eta udalak elkarlanean hartutako erabakia da errotarria bertan ezartzearena. Orain arte udalak jasota izan du, eta garai batean hain garrantzitsu izan ziren erroten paperari garrantzia eman nahi izan diote. Gainera, Juansendo errotako harriaz gain, Ihurrita errotari buruzko panel informatiboa jarri dute.

400 urte inguru

Juansendo errota Ugaldetxon zegoen, gaur egun Mamut merkatalgunea dagoen eremuan. Ikerlarien arabera, XVII. mendean eraiki zen, Ihurrita Juan Sendorena etxearen aipamenak baitaude 1625erako.

Juansendo errota urte batzuk beranduago etxe horretakoek sortu zutela uste da. 1738an bada errota horren erreferentzia ofiziala, eta 1882an salmentara atera ziren izen bereko baserria eta errota, 27.978 pezetatan tasatuta.

1890ko erroldaren arabera, Francisco Etxebeste Mugika eta Nicolas Goya Etxebeste bizi ziren bertan (garai hartako erroldan emakumeak eta haurrak ez ziren agertzen). 1927an, errotaren jabetza Maria Etxebesterena zen (Franciscoren alaba, ziurrenik). Maria Etxebeste izan zen 1942an errotaren ustiapena erregistratu zuena, 1964 arte.

Eldotz errekako urak hartzen zituen Juansendoko errotak 200 litro segundoko emaria zeukan, 210 metroko kanala eta presaren jauziak bi metroko altuera hartzen zuen. Mamut merkatalgunea eraiki zutenean eraitsi zituzten Juansendo baserria eta errota.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.