Lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak, datorren asteazkenean
Lur Kortak Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko ditu ipuinak, hilaren 23an. Ohi bezala, garaiz iristeko eta ipuin kontaketako arauak gogorarazi dituzte.
Datorren asteazkenean —hilak 23—, lau urtez gorako haurrentzako ipuin kontaketa egingo du Lur Kortak. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 17:00etan hasita.
Beti gogorarazten dutenez, ipuin kontaketak ahalik eta gozagarrienak izan daitezen, aholkuak eman dituzte: saioetara garaiz iritsi; errespetatu saioa bideratua dagoen adin-tartea eta helduak 4 urtez azpiko haurrentzako saioetan bakarrik egon ahal izango dira aretoan.