[Galeria] 625 erretiratu eta giro paregabea

Oiartzun topagune dute gaur AGIIJUPENSen biltzen diren Gipuzkoako 75 jubilatu eta pentsionisten elkarteek.

Oiartzun topagune dute gaur AGIIJUPENSen biltzen diren Gipuzkoako 75 jubilatu eta pentsionisten elkarteek. Urtero egiten duten topaketa bertan egiten ari dira gaur 75 erretiratuen elkarteetako 625 kide.

Harrerarekin hasi dute topaketa, eta ondoren martxa egin dute herrian barrena eta bertako txoko eta bazter dezente ezagutzeko aukera izan dute bildutakoek. Gosea ere egin dute 6,5 kilometroko ibilbidean eta hura asetzeko mahaiaren bueltara bildu dira Elorsoro kiroldegian. Giro paregabea izan dute bazkariaren ondorengo sari banaketa eta dantzaldian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.