[Galeria] Lehen sektoreko ekoizleei derrigorrezko aitortza

Denetariko produktuak, guztiak kalitatezkoak eta herriko bertako baserrietako ekoizleek sortutakoak izango dituzte eskura egun osoan zehar Landalur Azokara bertaratzen direnek.

Landalur azoka egiten ari dira gaur, Zumardian.

Lehen sektoreko ekoizleen lana balioan jarri dute gaur Errenteria-Oreretan hamabosgarrenez. Denetariko produktuak, guztiak kalitatezkoak eta herriko bertako baserrietako ekoizleek sortutakoak izango dituzte eskura egun osoan zehar bertaratzen direnek. Abereak ere eraman dituzte Zumardira gaur, sagardoa egiteko prozesua Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek azalduta jarraitzeko aukera ere izan da Egiluze sagardotegiari esker, baita lehen zuku hori dastatzekoa ere.

10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era izango da zabalik azoka; helbururik behinena, lehen sektorean ari diren ekoizleak argitara ateratzea, eta egiten duten lanaren aitortza egitea.

Egitaraua, arratsaldez

 

  • 16:30-19:30: Baserriko produktuen salmenta.
  • 17:00-18:00: Familientzako haziak ereiteko tailerra.
  • 17:30- 18:30: Haurrentzako Totebag pertsonalizatu tailerra.
  • 18:00: Haurrentzako txokolate jatea.
  • Egunean zehar Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, perretxiko erakusketa eta erlezaintza eta liztor erakusketa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.