Altamira auzoan autoa aparkatzeko, txartelak egin behar dira
Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartelak berritzeko epea hilaren 30 artekoa da. Hiru urteko iraupena izango dute txartel berriek.
Altamirako Tomas Garbizu kalean aparkatzeko txartelak berritzeko epea zabalik dagoela oroitarazi du Lezoko Udalak, hilaren 30era arte. Txartel berrien iraupena hiru urtekoa izango da, 2020ko urtarrilaren 1etik, 2022ko abenduaren 22ra artekoa. 10 euroko prezioa du txartel berritzeak.
Eskaera egiteko honako baldintzak bete behar dira:
- Lezon erroldatuta egotea.
- Ibilgailua Lezon alta emanda egotea.
- Udaletxearekin zorrik ez izatea.
Eskaera egiteko bi bide daude aukeran:
- Aurrez aurre, udaleko informazio bulegoan (08:30-13:30).
- Internet bidez, Lezoko Udalaren webgunean, B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
Eskaera egin eta txartela prest dagoenean, Udaltzaingoaren bulegoan jaso behar dira. Hori egiteko, udaltzainen deia jasoko dute eskatzaileek. Informazio gehiago izateko Udaltzaingora deia egin behar da (943 52 40 03)