Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox', jarraian

Arantxa Urretabizkaiak duela 40 urte argitara eman zuen 'Zergatik panpox'. Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria izan zen.

Areantxa Urretabizkaiak 1979an idatzi zuen 'Zergatik panpox'.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2019/10/25

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute azaroaren 24an, 10:30ean hasita, Oiartzunen. Txandakako irakurketa izango da, eta udaletxean egingo dute. Lehen aldia da Oiartzunen gisa honetako jarduera bat egiten dela. Aldez aurretik izena eman behar da irakurketan parte hartzeko.

Oiartzungo Irakurketa Taldeak eta Hitzen Lihoa egitasmoak elkarrekin antolatu dute irakurketa. Emakume batek euskaraz argitaratutako lehen eleberria izan zen Zergatik panpox, eta aurten, Hitzen Lihoaren protagonista emakume idazle eta sortzaileak direnez, irakurraldi kolektiboa horrekin egitea erabaki dute.

Izen ematea
Egitasmoaren bultzatzaileek jakinarazi dute beharrezko dutela aldez aurretik jakitea nor dagoen prest irakurketan parte hartzeko, antolaketa erraztearren, eta irakurle bakoitzari zehatz emateko aurretik zein zati irakurri behar duen.

Hala, izena emateko Hitzen Lihoaren posta elektronikora mezua bidali behar dute interesdunek. Bertan irakurketarako prest dagoenak izena esatearekin aski du. Azaroaren 10a arteko epea ezarri dute izen ematerako.

Behin izena emanda, liburua eskuratzeko aukera izango dute irakurketa egingo dutenek, Manuel Lekuona Bibliotekan eskaera orria beteta.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileekin bazkaria egin nahiko luketela egun horretan Joxixionia jatetxean. Hortaz, bazkaltzeko asmoa dutenei posta elektronikoan hori zehaztea eskatu diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.