EUDIMAko kide izandako udalerriak omenduko dituzte intsumisoek
Lehen Intsumisio Egunaren 25. urteurrenaren testuinguruan hainbat ekintza antolatu dituzte intsumisio mugimenduaren parte zirenak.
Bihar eguerdian omenduko dituzte Oiartzunen EUDIMA Udalerri intsumisoen Mankomunitateko kide ziren udalerriei aitorpena egingo diete. 1996an sortu zen EUDIMA eta 40 udalerri inguruk osatzen zuten taldea, tartean Oiartzunek. Udalerri horiek erabaki ausartak hartu zituzten; soldadutza egiteko adina zutenen datuak Espainiako Defentsa Ministerioari bidaltzeari uko egin zioten besteak beste. Horren ondorioz, inhabilitaziok eta epaiketa jasan behar izan zituzten zenbait alkatek.
1987tik 1999ra Oiartzungo alkate izandako Jon Iñarrak hartuko du parte ekitaldian. Lehen Intsumisio Eguna egin zelarik, Iñarra agintean zen. 25 urte igaro dira dagoeneko lehen Intsumisio Eguna ospatu zutenetik Oiartzunen. 1994ko urriaren 9 hartan 25.000 lagun bildu ziren Elizalden antimilitarismoak deituta. Jaialdi handi horren urteurrenaren testuinguruan omenduko dituzte EUDIMAko kideak.