Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Intsumisoek Oiartzun okupatu zuten eguna

Intsumisio Eguna egin zuten 1994ko urrian Oiartzunen. 25.000 lagun bildu ziren bertan. Hura oroitzeko erreportajea egin du HITZAk.

Argazkia: Oskar Zapirain
Oiartzun
2019/10/25

25 urte igaro dira dagoeneko lehen Intsumisio Eguna ospatu zutenetik Oiartzunen. 1994ko urriaren 9 hartan 25.000 lagun bildu ziren Elizalden antimilitarismoak deituta. Urteurrenaren harira ekintzak egingo dituzte.

Garai batean soldadutzakoak edozein taberna girotzeko istorioak ziren.Ceutan, Kanarietan ala Ferrolen, gorriak ikusi zituzten milaka gaztek. Gaur egun, ordea, soldadutzako istorioak vintage kutsua hartzen ari dira, 45 urtetik beherako gutxik egin baitute derrigorrezko soldadutza.

Baliteke millenial gazte askok intsumisio hitza ekintza sexual batekin lotzea, baina errealitatea da, XXI. mendeko gazteek milaka intsumisori zor dietela soldadu jokotan aritu behar ez izatea. Hilaren 9an 25 urte bete ziren lehen Intsumisio Eguna ospatu zutela Oiartzunen. 25.000 lagun inguru bildu ziren, lan egiteko, aldarrikatzeko eta nola ez, ospatzeko. Oskar Zapirain eta Andoni Sorondo Xolomo oiartzuarrek jaian parte hartu zuten, intsumisoak ziren. «Intsumisoen gaia pil-pilean zegoen orduan eta egoera baliatu genuen ekintza handi bat burutzeko», esan du Xolomok. Euskal Herrian dagoeneko ohikoa zen formula erabili zuten indar erakustaldia egiteko eta ‘intsumisioaren olatua’ handitzeko; jaia eta ekintzailetza politikoa uztartu zituzten 1994ko udazkeneko egun hartan. Gezurra badirudi ere, 1992ko Kilometroak-en antolatzaileekin harremanetan jarri ziren aholku eske, eta 1993. urtetik jardun zuten antolaketan.

Intsumisio Eguna egiteko ideia, Oiartzunen jaio zen. Lehen aldiz Kakitzat —Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista— koordinakundean proposatu zutenean arrakasta handirik ez zutela izan gogorarazi du Xolomok, «ideia aipatu genuenean, erotzat hartu gintuzten. Baina denen artean egitasmoa aurrera eramatea lortu genuen. Gerora beste lau Intsumisio Egun antolatu ziren». Oraindik ere harrituta daude bildu zen jende kopuruarekin, 25.000 lagun ez dira gutxi. Hala ere, ez zen erabateko ezustekoa izan, gazteak hamarkada hasieratik «antolatuta eta mobiliza-tuak» zeuden eta. 25 urte pasatu diren arren, nahiko ongi oroitzen du bikoteak 1994ko asteburu hark emandakoak, «bezperan kontzertuak izan ziren Ugaldetxon. Galizako Os Diplomaticos de Montealto, eta Kataluniako Doctor Calypsok jo zuten. Estatuko beste leku batzuetako talde gehiago etorri ziren, eta noski,Oiartzun eta inguruko beste talde batzuek ere bat egin zuten Intsumisio Egunarekin».

Larunbat goizean Done Eztebe plaza parodia baten antzezle-ku bihurtu zen. Sokatiran aritu ziren, alde batetik soldaduz mozorrotutako pertsonak, eta bestetik herria, soldadutzara joan behar zuten gazteak eutsi nahian. Antzezlan serioa izan zela dio Xolomok, «zaldi gaineko poliziek ere parte hartu zuten». Herritarrez gain, eragile kultural eta politikoak ere bertaratu ziren Oiartzunera, baita Eudima Udalerri Intsumituen Mankomunitateko ordezkariak ere.

Antimilitarismoa

1990eko hamarkadaren hasieran, intsumisoen mugimendu ikaragarri hazi zen. Euskal Herriko milaka gaztek Espainiako armadan parte hartzeari uko egin eta Espainiako Estatuari bakezaletasunetik aurre egin zioten. Madriletik gaur egungo erantzun berbera jaso zuten, aferaren judizializazioa. Milaka auzi hasi zituzten intsumisoen kontra, baina Nafarroan egoera bereziki larria izan zen, intsumiso asko espetxeratu baitzituzten. «Gipuzkoan espetxeratzeak egin zituzten bai, baina 1990eko hamarkadan intsumisoak Nafarroako presoen herena izatera iritsi ziren», nabarmendu du Oskar Zapirainek.

1990. urtera arte, soldadutzari uko egiteko modurik ohikoena, kontzientzia eragozpena zen. Kontzientzia eragozleek ordezko zerbitzu sozialak egin behar zituzten normalean, etxetik kanpo. Zapirain bera Cuencara (Espainia) bidali nahi zuten,«Imserson lan egitea egokitu zitzaidan, Cuencako adinekoen egoitza batean». Cuenca polita bada ere, uko egin zion oiartzuarrak. Kontzientzia eragozpenetik, intsumisiora egin zuten salto gazte askok. Hautu politiko eta soziala da intsumisioarena, gizarte bakezale baten alde lan egiteko konpromisoa. Xolomok ongi daki zer den konpromisoa, hark aste batzuk eman baitzituen espetxean. 2001. urtean bertan behera geratu zen soldaduska Espainiako eta Frantziako estatuetan. Ordutik, 18 urteko gazte batek duen ardura nagusiak ikasketak eta asteburuko planak dira. Badute zer eskertu intsumiso mugimenduari.

Ekintzak

Urteurrena gogorarazteko, ekitaldi sorta antolatu dute. Adibidez, Haurtzaro eta Elizalde ikastetxeetan, ikasle helduenei mugimendu hark suposatu zuena azaltzeko saioak egin dituzte.

Intsumisioaren kartel erakusketa ikusgai dago udaletxeko pleno aretoan, eta bertan jarraituko du etzira arte. Gaur arratsaldean, Desobedientzia zibila eta intsumisioa mahai-ingurua egingo dute toki berean. Bihar, berriz, eguerdian Eudimako udalei aitortza ekitaldia egingo diete, baita mugimendu hura babestu zutenei ere. Arratsalde-an, Goldi libre! antzezlana jokatuko dute, 19:00etan hasita, udaletxean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.