Pasaian, barrez lehertzeko bigarren asteburua
Umorezko Antzerki Jardunaldien 38. ekitaldiko azken hiru saioak gaurtik etzira egingo dituzte Trintxerpen, Donibanen eta Antxon.
Pasaiako 38. Umorezko Antzerki Jardunaldien bigarren asteburua hastear da. Gaur (ostirala), bihar eta etzi izango dira emanaldiak. Gaurkoa eta etzikoa, Trintxerpen eta Antxon, kalean dira. Biharkoa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Jarraian, horien xehetasunak:
Gaur (ostirala)
- 19:00etan, Trintxerpeko Gudarien plazan, Tio Teronen Semeak talde lezoarrak Festamentua lana eskainiko du.
- Dantzari ironikoen informazio gehiago, hemen.
Bihar (larunbata)
- 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean, Hika Teatroa konpainiak Txarriboda lana antzeztuko du. Sarrera: 10 euro.
- Hika Teatroa konpainiaren xehetasun gehiago, hemen sartuta.
Etzi (igandea)
- 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian, Ganso & Cia Clown Company taldeak Babo royal kale antzerkia egingo du.
- Clown konpainiaren informazioa ikusteko, sartu hemen.