Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zapo eta poza, biak bat

Ion Zabaleku ‘Zapo’ omentzeko eguna izango dute bihar Oiartzunen. Hark egindakoa izan da eguna antolatzerakoan erabili duten oinarria, poza banatzeko helburuarekin.

Dixiduko lagunek festarako egindako kartela. Zaporen bidearen laburpen antzekoa da. Argazkia: Dixidu
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2019/10/25

Ion Zabaleku Zapo eta poztasuna, poza, ia sinonimoak ziren. Baikortasunez egiten zuen lan beti, arazoen aurrean beti zuen aurrera egiteko grina, irtenbideak bilatzekoa zen, eta hori guztia transmititzen, elkarbanatzen bazekien. Askorentzat lan nekezak zirenak, hark pozik egiten zituen. Ondokoak kutsatzen zituen. Oiartzuni asko emandakoa, Iturriotz auzoan eragile auzogintzan, beraz, herrigintzan nabarmendu zen, alor askotan gainera. Apirilean hil zen Zapo.

Ordutik sei hilabetera herriak, Oiartzunek, omenduko du. Oso iturrioztarra izanagatik ere, «batzuetan gehiegi», bere DNAn herriari etenik gabeko ekarpena egiteko gosea txertatua zuen. Horrek ordaina merezi zuela erabaki zuen oiartzuar talde batek, eta biharko eguna haren omenezko eguna izango da herrian. Ondoko koadroan dago egitaraua.

Hil eta urte erdiko distantziarekin jasoko du aitortza Zapok, «beharrezkoa ikusi genuen tarte hori. Eta zerbait egiteko garaia bazela erabaki genuen. Ondo pasatzea da helburua», zehaztu du Olatz Cabornero eguna antolatzeko taldean dabilen kideetako batek.

Ihoteen antolakuntzan, merkatarien elkartean, Iturriotz auzoko festetan, gaztetxean, herri mailako jai batzordean… Askotarikoa izan zen Zabalekuk utzitako ondarea, eta eguna, horren adierazle izatea nahi zuten antolatzaileek. Adibidez, biharkoa iragartzeko kartela haren ibilbidearen laburpen grafikotzat har daiteke. Eta hitz jokoa baino askoz gehiago dena erabili dute eguna izendatzeko: Poza Festa.

«Egitarauan Zaporen ibilbidea islatu nahi izan dugu. Zapok militatu zuen esparru ezberdinen adierazle izango da», azaldu du Aitzol Perez de San Romanek, biharko egunaren antolaketa taldean izan den beste oiartzuarretako batek. Antolaketa talde horretan, Zabaleku ibili zen taldeetako ordezkariak, nahiz haren kuadrilla bildu dira: «Gure omenaldia hori da. Asko eman du berak. Oso muittua zen. Hark egindako guztiaren laburpena da egitaraua, eta denen artean antolatu dugu. Modu honetara esan nahi genion agur, bera izan denari helduta. Maiz esku artean lan nekeza izan arren, ondo pasatzen zuen ahal zuen guztia ematen. Eta ondokoak ederki asko izaten ginen harekin».

Helburu askoren alde egin zuen lan Zabalekuk, baina bere helburua ere bazen herriaren alde egiten ari zen horretan ondo pasatzea. Erakustea herriaren aldeko jarduteak merezi zuela, eta irribarre batekin den-dena askoz errazagoa dela. Eta hori mantendu behar da. «Aurtengo Iturriozko jaietan haren hutsunea nabaritu dugu. Baina Zapok egindakoari jarraipena eman behar zaio. Askorentzat eredu da», nabarmendu du Cabornerok.

Une gorenak
Egunaren ekitaldiei erreparatuta —bazkaria kenduta, denak plazan dira— eta aitortuta une guztiek izango dutela bere xarma, hiru dira eguneko une gorenak: auzoen arteko desafioa da horietako bat. Asko maite zuen Zapok herrian egiten den auzoen arteko erronka, eta Iturriozko taldea ezezik, ondoko auzoetakoak ere laguntzen zituen, «jada marmitakoa prest dugu», adierazi du Cabornero iturrioztarrak.

Bigarren une gorena, bazkaria da. 400 pertsonentzako otordua Madalensoro pilotalekuan egingo dute; Kastron eta Xabalen daude salgai tiketak. Erne: Hitza asteartean egon zen hizketan antolatzaileekin, eta jada 200dik gora ziren salduta zeuden txartelak.

Eta eguneko hirugarren une beroa 18:00etan da: Ihote Taldearen eta Tio Teronen Semeak dantza taldearen eskutik, Ihoteron ikuskizuna egingo dute plazan. Emanaldi bakarra izango da, bihar bakarrik egingo da, ez da beste inon eta inoiz errepikatuko. Ion Zabaleku Zapo-ren pozaren adierazle ere izango da jarduera hori. Kutsatu zuen pozaren adibide bat. Denboran iraun behar duen konpromisoaren garra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.