'Lezoko toponimia' liburua aurkeztu du Lander Zurutuzak

Zabalenea etxearen sotoak gainezka egin du gaur eguerdian. Herriko hitzen historiak deituta hamarka herritar bildu dira.

Patri Urkizu eta Luzien Etxezaharretak lagundu dute Zurutuza.

Aurkezpen xumea izan da gaurkoa, aproposa, hitzez gain beste ezerk garrantzia har ez zezan. 20 urteko lanaren ondorio da Lander Zurutuza historialariak gaur aurkeztutako Lezoko toponimia liburua. Zurutuzak dio inoiz egin duen lanik sakonena izan dela.

Eguerdian egin du aurkezpena, Zabalenea etxearen sotoan. Harekin batera, itzal handiko bi sortzaile izan ditu Zurutuzak,  Luzien Exezaharreta eta Patri Urkizu euskaltzain urgazleak. Haiek babestu dute Zurutuzaren ikerketa, ez da gutxi. 

Lezok, bere historia eta bere herritarrek “goresmena merezi” dutela adierazi du Etxezaharretak. Urkizuk ordea, hitzen errepaso kronologikoa eginez, azalpen umoretsu bezain sentikorra egin du.

Zurutuza ez da gehiegi luzatu. Pozik da egindako lanarekin, baina batez ere Lezori utziko dionarekin. Ziur da Lezoko toponimia herriaren historiaren pasarte asko bilduta gelditu direla, eta hemendik aurrera, beste ikerketa batzuei bidea ireki ahalko diela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.