Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

35 urte geroago, oraindik ere beharrezkoa

Zintzilik irratiak 35 urteurren jaialdia antolatu du azaroaren 9rako. Hasieran bezain beharrezkoa dela irratia 35 urte geroago diote bertan parte hartzen dutenek.

Zintzilik Irrati Librearen parte diren kideak Perrategiaren kanpoaldean. argazkia: Zintzilik Irratia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/28

Hari batetik zintzilik 35 urte bete ditu Zintzilik Irrati Libreak. Perrategitik, bere egoitzatik, lau haizetara zabaldu du mezua urte luze horietan, ahotsik gabekoei eta programazio alternatiboei bide emanda. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte; lehenengoa azaroaren 9an (larunbata), antolatu duen urteurren jaialdia da. Ekitaldi horrek bi zati izango ditu, eta lehenengoa doan eta denentzat irekia bada ere, batez ere Zintzilik irratiko kide izan direnentzat eta irratia beariena sentitu duten guztientzat da. 20:00etan elkartuko dira Niessen eraikineko bigarren solairuko entsegu gelan eta ikasturteko programazio parrila aurkeztuko dute. Mokadutxoa, brindisa eta bildutakoen arteko familia argazkia egingo dute ondoren.

Jaialdiaren bigarren zatia musikaz jantzi dute. 21:30ean hasita, DJ Selektha Stepi, Nizuri Tazuneri, eta Bad Sound taldeen kontzertua izango da leku berean. Sarrerek 5 euro balio dute eta azaroaren 4an izango dira salgai Niessengo leihatilan. Kontzertua entsegu gelan izango denez, lekuak mugatuak dira.

Asanbleario, horizontal eta autogestionatua

Udazkenarekin sortu zen, eta modu asanbleario, horizontal, militanteekin eta modu autogestionatuan egin du aurrera 35 urtez. Zaila dirudien arren, borroka politiko eta sozialak pil-pilean zeudenean sortutako irrati libreak, hasierako filosofia eta oinarriei eutsita bete ditu aurten 35 urte, eta lanean jarraitzeko prest datoz, sinistuta inoiz baino beharrezkoagoak direla halako proiektuak, “manipulazioa informatiboak eta kontrol sozialak inguratzen gaituelako, eskrupulorik gabeko kapitalistek  maneiatutako sare sozialetan murgildurik gauden bitartean eta faxismoa zabaltzen den bitartean”.

Herriko irratia herriarentzat, hori da Zintzilik proiektuaren atzean dauden militante aseezinen esanetan, “herriko talde askoren ahotsa izan da, ehunka lagun eta belaunaldi desberdinek osatua”. Bidean, arazo ekonomiko eta teknikoak, bidean gelditutako kideak, instituzioen mehatxuak, poliziaren errepresioa pairatu dutela diote, baina ongi egindakoak, barreak, lagunak, esperimentazioa, festa, kontzertu eta madalenak balantzaren alde positibora eraman dute zalantzarik gabe bizi esperientzia, “hutsegite, eztabaida, geldiune eta barne krisiak ere izan ditugu”; denek egin dute bere ekarpena.

Zintzilik irratiak gizartearen indibidualizazioa eta militantzia zein konpromisoaren jaitsiera jasaten duen kolektiboetako bat dela nabarmendu dute, “hala ere, inoiz baino beharrezkoagoa da eta horretan jarraituko dugu hari batetik zintzilik urte askoz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.