Azpeitiko saioan laugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Bost ariketa egin zituzten, eta horietako bitan puntuazio altuena lortu zuen.
Zarata eta dardarei buruzko ordenantza behin betiko onartuko dute, legedi berrira moldatuta. Mendiburu 14 eraikinari dagokion puntu bat ere aztertuko dute.
Zintzilik irratiak 35 urteurren jaialdia antolatu du azaroaren 9rako. Hasieran bezain beharrezkoa dela irratia 35 urte geroago diote bertan parte hartzen dutenek.
San Pedroko hainbat eragilek bat egin dute ostegunean Gau Beltzak tartea izan dezan Pasaiako barrutian. Aurretik, ikastaroa jaso dute antolatzaileek.
Pasaiako badia argiz beteko du Gure Eskuk. Asteazkenean (hilaren 30ean) herritarrei deia egin die, beste toki batzuetan egin bezala, badia ere argitu dadin.
Afari meriendarekin hasiko dute arratsa, eta ondoren ibilbide beldurgarria egingo dute kaskoan zehar, sorpresekin eta suzko akerrarekin.
Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Denetik izan da lau barrutietako taldeek lortutako emaitzetan.
Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak 7-1 gainditu du Plazetan Urnieta. Sasoiko laugarren gol festa da lezoarrentzat.
Errekonozimendu gisa diplomak eta dominak banatu zituen Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.
Ingelesa ikasgelatik kanpo ikasteko proiektua abiatu dute Koldo Mitxelena ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Joan den astelehenean proiektuaren barruko lehen esperientzia zian zuten LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek, eta horren barruan, Niessen Kulturgunean antzezlanak ikusi zituzten.
Azaroaren 4tik 8ra ez da egongo 'Arguyuan' saiorik. Azaroaren 11n bueltatuko direla ziurtatu dute, eta sekula baino indar handiagoarekin bueltatuko direla.