Allerruren laugarren 'makilkada'
Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak 7-1 gainditu du Plazetan Urnieta. Sasoiko laugarren gol festa da lezoarrentzat.
Sasoi berrian laugarrenez, Allerruren gizonen talde nagusiak, Erregional Preferente Mailakoak, eskandaluzko aldeko emaitzarekin beste partida bat irabazi du: azkena larunbatean Urnietaren kontra jokatutakoa, 7-1 irabaziz Plazetan. Ligako zazpigarren jardunaldiko partida izan zen.
Lehen jardunaldian 7-0 jipoitu zuen Plazetan Roteta; hori gutxi ez, eta bigarrenean Lesakara joan eta 1-6ko aldeko batekin itzuli ziren lezoarrak, Gure Txokoa dardarka utziz. Bosgarren jardunaldian egin zuen gol festa handiena (urriaren 12an), Kostkas 8-1 dardarka utziz. Hala, zazpi partida jokatuta, mailako bigarren dira lezoarrak 14 punturekin; Vasconia (15 puntu) dute soilik aurretik. Orotara, aldeko 32 gol eta kontrako 9 dituzte zuri-berdeek.
Bestelakoan, jarraian, Lezoko kirol talde nagusiek asteburuan izan dituzten emaitzak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Allerru-Urnieta 7-1
Emakumeen Gorengo Maila
- Trintxerpe-Allerru 1-3
Gizonen Lehen Erregionala
- Behobia-Allerru 3-3
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Pasaia-Allerru B 1-0
- Allerru A-Touring 2-0
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Legazpi-Munttarpe 24-20
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Donibane Eskubaloia 24-10
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Uxoa-Jaixki AFT (emaitzik ez du lortu HITZAk)
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu AFT-B17 1-6
SASKIBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Goierri-Kurkubi 65-26
Emakumeen Junior Maila
- Ibaeta Berabera-Kurkubi 59-40