Ikastetxetik kanpo ere, ikasi daiteke
Ingelesa ikasgelatik kanpo ikasteko proiektua abiatu dute Koldo Mitxelena ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Joan den astelehenean proiektuaren barruko lehen esperientzia zian zuten LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek, eta horren barruan, Niessen Kulturgunean antzezlanak ikusi zituzten.
Ingelesa ikasgelatik kanpo ikasteko proiektua abiatu dute Koldo Mitxelena ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Joan den astelehenean proiektuaren barruko lehen esperientzia zian zuten LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek, eta horren barruan, Niessen Kulturgunean antzezlanak ikusi zituzten. Forum Theatre and Education taldeak eskaini dizkie antzezlanak ikasleei. Talde horrek ingelesezko antzezlanak ekoitzi eta zabaltzen ditu, antzerkia hezkuntza arloko tresna didaktiko gisa erabili, ikasleak motibatu, eta etorkizuneko ikusleen formakuntza kritikoa sustatzea, besteak beste.
Antzezlanak osorik dira ingelesez, eta antzezleak jatorri anglosaxoiko hiztun natiboak dira. Emanaldiak, berriz, interaktiboak dira eta ikusleei parte hartzeko aukera ematen die. Antzerki konpainiak gainera hainbat eratako materiala jartzen du irakasleen eskura, emanaldiaren aurreko lanketa egin dezaten ikasleekin.
Esperientzia “aberasgarritzat” jo dute arduradunek.