Giro ezin hobea odol emaileen omenaldian
Errekonozimendu gisa diplomak eta dominak banatu zituen Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.
Klink elkartean zuten hitzordua egina Oarso Bidasoko Odol Emaileek atzoko egunerako. Oraingoan baina, helburua ez zen odola ematea, orain arte erakutsitako elkartasuna goratzea baizik. «Jendez gainezka» zegoela elkartea adierazi dute odol emaileek eta giro ezin hobean igaro zutela goiza zein eguerdia. Denak elkarrekin mokadutxo bat hartzeko tartea ere hartu zuten boluntarioek. Hala, bizitako momentua eskertu nahi izan dute parte hartzaileek: «Hondarribiko ordezkaritzari eta Klink Elkarteari gure eskerrik beroenak».