Santomas, kartel bila
Lehiaketaren irabazleak 200 euro eskuratuko ditu, eta bertako produktuekin osatutako saski ederra.
Santomas eguna iragartzeko kartel bila ari da batzordea. Santomas batzordeak laugarrenez antolatu du kartel lehiaketa, eta dagoeneko zabalik da epea parte hartzaileentzat. Helburua, Santomas eguna iragartzea, bita herritarren parte hartzea sustatzea are gehiago ere. Lehiaketaren irabazleak 200 euro eskuratuko ditu, eta bertako produktuekin osatutako saski ederra. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 22an amaituko da, eta kartela egiteko teknika librea da: marrazkia, argazkia, collagea… Zalantzak argitzeko, santomas batzordeko helbide elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.
