Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ekitaldiak aurkeztu dituzte

Azaroaren 14tik 23ra bitartean ekitaldiak egingo dituzte, udaleko Feminismo Sailak antolatuta. Sentsibilizazioa eta kontzientzia piztu nahi dute.

azaroak 25 oiartzun 2019 Lasa, Lizaso, Leibar, Arbelaitz, Saez de Egilaz eta Cousillas.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/29

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta indarkeria mota ezberdinak azaleratu eta sentsibilizazio eta kontzientzia pizteko.

Gobernu taldeko emakumeek aurkeztu dituzte ekitaldiak: Olga Leibar Feminismo zinegotziak; Eneritz Arbelaitzek; Iosune Cousillasek; Olaia Lasak; Arrosa Lizasok eta Haizea Saez de Egilazek.

Esan dutenez, indarkeria matxista betidanik existitu da, nahiz eta mugimendu feministak azken urteetan azaleratu duen.

“Leku eta garai historiko desberdinetan eraiki da emakumeen kontrako indarkeria”, esan dute emakume zinegotziek. “Guztietan, baina, indarkeri matxista horri aurre egiteko estrategiak sortu dituzte emakumeek. Eremu desberdinetan indarkeriari aurre egiten dioten planteamendu eta jarrera feministak erakutsi nahi ditu Udalak azarorako antolatu den egitarauarekin”.

Horregatik, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizartea eraldaketa eta kontzientziazioarekin bakarrik irits daitekeela nabarmendu dute.

Egitaraua

  • Azaroak 14, osteguna: Kontrako eztarritik bertso saio literarioa: Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
  • Azaroak 20, asteazkena: Kurdistango YPJ defentsei buruzko Comandante Arian dokumentala (zuzendaria: Alba Sotorra) eta El salto. Ondoren, eztabaida Euskal Herriko Bilgune Feministako eta Rojavako Brigada Feministako Maddi Gallastegirekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
  • Azaroak 22, ostirala: Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egiazabal umorista artista (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
  • Azaroak 23, larunbata: Autodefentsa tailerra, Maitena Monroyrekin (udaletxeko areto nagusian, 09:00-18:00).

Autodefentsa tailerra egun osoko ikastaroa izango da, elebitan, eta aldez aurretik eman beharko da izena, tokiak mugatuak direlako. Hamalau urtetik gorako edozein emakumek har dezake parte.

Izena emateko, udaletxeko harreratik pasa daiteke, edo Internet bidez egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.