Xanisteban Eguneko pala txapelketa hasi da aste honetan
Lehenengo aste honetan zortzi partida jokatu dituzte, kontzejupean. Final handia, ohi bezala, abenduaren 26an jokatuko dute.
Udazken betea bada ere, Oiartzunen kalean palan jolasten denik bada. Kontzejupearen aterpeak horretan laguntzen du, eta euria, eguzkia edo haizea egin, garrantzia handirik ez dauka pilotan aritzeko.
Udaberri eta udako txapelketak ahaztuta, Girizia elkarteko pilota sailak Xanisteban Eguneko Pala Txapelketaren ekitaldi berri bat hasi du. Astelehen eta asteartetan jokatuko dute; launa norgehiagoka jokatuko dituzte, 18:00etan hasita.
Lehenengo fasea abenduko lehenengo astera jokatuko dute, eta ondoren hasiko dira final zortzirenak, laurdenak eta finalerdiak jokatzen. Finalerdiak abenduaren 23an jokatuko dituzte, eta final handia —eta kontsolaziozkoa— 26an jokatuko dute. Egutegi osoa hemen klikatuta ikus daiteke.
Lehenengo asteko partiden emaitzak honakoak izan dira:
Urriak 28, astelehena
- Iker Mujika – Markel Irastorza: 30-3.
- Nikolas Kazabon – Ander Loidi: 24-30.
- Urko Ezkurdia – Mattin Kazabon: 30-16.
- Peio Kazabon – Iñaki Juaristi: 30 – 12.
Urriak 29, asteartea
- Jon Gelbenzu – Mikel Belamendia: 29 – 30.
- Joseba Azpiroz – Andres Mitxelena: 30 – 12.
- Ion Beloki – Iker Getaraia: 18 – 30.
- Aitor Estefano – Jon Juanes: 13-30.
Girizia elkartekoek tantoen bideoak igotzen dituzte beren Facebook profilera, norbaitek ikusi nahiko balitu.