Lezo, igandean ETB1en
'Herri txiki, infernu handi' saioa emango du ETB1ek igandeko 22:00etan. Lezoarrei eskainitako saioa izango da. Urriaren 8 eta 17an egin zituzten grabazioak.
‘Herri txiki, infernu handi’ ETB1eko saioaren igandeko atala Lezorentzat izango da. Urriaren 8an egin zituzten Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek grabazioak herritarrekin, eta urriaren 17an, berriz, grabazio orokorra Koldobike Gezala pilotalekuan. Bietan jasotakoak, igande honetan (azaroak 3) emango dituzte, 22:00etatik aurrera.
Jarraian, ETBk egin duen aurrerapen bideoa (ETBk egindakoa da).