Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta,"istorioa errepikatu delako". Azken egunetan hiru emakumek eraso matxistak jasan dituzte Errenteria-Oreretan, eta hirurak bikote ohiek eraso dituzte.
Eraikuntza Artapena SL enpresak eraikiko dute erabilera anitzeko eraikina, plenoak hala esleituta. Bost milioi eta erdi euro pasatxoko kostua izango du.
Azken urteetako pertsona kopuru handiena kontratatuko du udalak aurten enplegu planen bidez. Horretarako 500.000 euroko inbertsioa egingo du, eta azken lau urteotan, berriz, ia hiru miloi euro bideratu ditu enplegu planetara eta 156 pertsona kontratatu.
Lezoko Gazte Asanblada dago iniziatibaren atzean eta helburu argia du, garai bateko Lezoko ohiturak berreskuratzea.
Ekintza sinboliko bezain deigarria egin zuten bart ehunka herritarrek Pasaiako badiaren bokalean. Bi bazterrak argitu zituzten, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko.
Oiartzuarrock jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute azaroaren 9an. Herriko tabernetan zazpi taldek joko dute, egun osoan zehar.
Barrutiko 21 elkartek herriarekiko arduratsu jokatzea eskatu diote Portu Agintzari, Ziriza Etxea hiritarrei itzuliz.
'Herri txiki, infernu handi' saioa emango du ETB1ek igandeko 22:00etan. Lezoarrei eskainitako saioa izango da. Urriaren 8 eta 17an egin zituzten grabazioak.