Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoko Gau Beltza, ohiturak berreskuratzera dator

Lezoko Gazte Asanblada dago iniziatibaren atzean eta helburu argia du, garai bateko Lezoko ohiturak berreskuratzea.

Gau Beltza egingo dute gaur arratsean Lezon. Argazkia: Gau Beltza
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/10/31

Lezok ere ospatuko du Gau Beltza gaur, Domu Santu Egunaren bezperan. Lezoko Gazte Asanblada dago iniziatibaren atzean, eta helburu argia du, garai bateko Lezoko ohiturak berreskuratzea. Halloween gailendu da azken urte luzeetan, eta horren aurrean, milaka kilometrora jo gabe, hemen bertan, Lezon, garai batean baserri giroan Gau Beltza ospatzen zutela ekarri nahi dute gogora, eta ohitura hori berreskuratu.

Aurtengoa lehenengo saiakera da, eta herritarrek erantzungo duten esperantza dute. Horretarako kalabaza tailerra antolatu dute lehenik, 18:00etan, Gurutze Santuaren plazan; parte hartu nahi dutenek Tiñelun dagoen zerrendan eman behar dute izena. Testigantzen tartea helduko da ondoren, Udazken kontuak goiburuarekin, herritarrekin solasaldia antolatu dute. Kalejira beldurgarria antolatu dute ordubete beranduagorako, 20:00etarako alegia. Egitarau sorta amaitzeko, berriz, ekitaldi nagusia egingo dute 21:00etan.

Deialdia egin diete herritarrei parte hartu dezaten, bertara daitezen eta goza dezaten eta hori guztia mozorrotuta egiteko. Mozorroak zaku eta oihal zaharrekin egiteko eskatu diete, gainera, garai batean Euskal Herriko herrietan ospatzen zen eta gaur egun berreskuratzen ari diren hainbat eta hainbatetan egiten duten moduan.

Udalak bat egitera deitu du
Lezok ohitura zaharrak berreskuratzen ari diren herrien zerrendara batu nahi duela esan du udalak, eta Gazte Asanbladaren iniziatiba txalotu du. Lezoar oro eta bereziki haur eta gazteak animatu ditu udalak egun honi beste izaera bat ematera.

Lezon beldurrak piztuko dituzte gaur, eta iluntasuna bizi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.