Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Patriarkatuaren kolpe bakoitzari, erantzun tinkoa

Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta,"istorioa errepikatu delako". Azken egunetan hiru emakumek eraso matxistak jasan dituzte Errenteria-Oreretan, eta hirurak bikote ohiek eraso dituzte.

Hamarka lagun elkarretaratu ziren pasa den ostegunean , herrian egun gutxiren buruan izandako hiru eraso sexista salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/31

Hamarnaka lagun bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzera. Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta,”istorioa errepikatu delako”. Azken egunetan hiru emakumek eraso matxistak jasan dituzte Errenteria-Oreretan, eta hirurak bikote ohiek eraso dituzte. Nekatuta, patriarkatuak berriz ere kolpatu dituelako, orain eta hemen, herrian bertan baina beren askapenean subjektu politikoak diren konbentzimenduarekin, “gure buruarekin pentsatzen ikasi dugu emakumeok gure aurkako opresioa ezagutzen goazen neurrian; egunean egunean identifikatzen ikasten ari garen opresioa. Bide hau pertsonaletik ari gara egiten, gaur salatzen ari garen bortxaketa eta gainontzeko eraso matxistak bezalako bidesariak ordainduta. Baina bide hori modu kolektiboan ere ari gara egiten, antolatuta, gure indarrak batuta eta kalera aterata”.

Erasoen aurrean tinko azaldu da mugimendu feminista eta autodefentsarako hautua berretsi du. Hori gakoa indarkeria matxistari aurre egiteko, autodefentsa feminista. Biktimak ez direla diote, ezta subjektu pasiboak ere eta berriz ere kexu azaldu dira instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin, “ez direlako nahikoak”. Kontziente dira, gainera, bide luzea dutela aurretik emakumeek sufritzen duten sexu indarkeria errotik ezabatzeko eta polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurri beharko dituztela. Prebentzioa eta batez ere, ezarritako ordenua iraultzea ezinbestekoa dela diote arazoaren muina identifikatu eta aurrera egiteko. Aldaketarako neurriak galdegin dituzte, “gure bizitzen nukleoari eragingo dioten neurriak, eta duinduko dituztenak bere ziklo osoan. Politika integralak, zintzoak eta ausartak, eta ez interes politikoen alde egindakoak”.

Kalea ere emakumeena dela aldarrikatu dute eta auzo eta herrietan libre ibiltzeko eskubidea dutela, “egunez eta gauez ere, espazio guztiak hartu nahi ditugu emakumeok eraldaketa bidean, plazak, kaleak, udalak, komunak, antzokiak, tabernak, espazio eta bide guztietan libre izan, parrandan lasai ibili”.

Ez dira kikilduko, ezta isilik geratuko ere erasoen aurrean, hala berretsi dute gaurko elkarretaratzean, “erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dugu etsiko. Gure burua  eta gure lagunena babesten jarraituko dugu, erasotzaileak baztertzen segituko, emakumeen sareak antolatzen, eta patriarkatuaren aurka konspiratzen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.