Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Haria eten ez dadin

Hitzen Lihoa proiektuak bigarren ekitaldia egingo du azaro eta abendua bitartean. Oraingoan, emakume sortzaileengan jarriko dute fokua, transmititzeko.

ele emez behin mundua berea izan zen Helburuetako bat da sortzaileei plaza ematea. Irudian, Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea artista oiartzuarrak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/11/01

Iaz, kulturaren transmisioarekiko kezkak xaxatuta, oiartzuar talde batek Hitzen Lihoa proiektua abiarazi zuen. Xabier Leteren lanaren memoria berreskuratzea izan zen lehenengo ekitaldi haren helburua. Olatz Mitxelena talde dinamizatzaileko kideak azaldu ditu proiektuaren helburu nagusiak zeintzuk diren: «Alde batetik, kulturaren transmisioan eragiteko proiektu bat sortu genuen. Bestetik, kultura bera sortzea nahi genuen. Bi hanka horiek zituen: egin izan dena gogoraraztea eta berria sortu dadin, plaza eskaintzea».

Urtetik urtera landuko dutenaren ardatza aldatuko dute, ezeri ateak itxi gabe, baina kulturaren diziplina eta gai ezberdinak kontuan hartuta. Iaz, abeslari eta poeta oiartzuarra izan bazen protagonista, aurten emakume sortzaileak izango dira. Hitza kontzeptua denez transmisioaren gidari lanak egiten dituena, hitz jokoa eginez, Ele emez izenburua jarri diote aurtengo ekitaldiari.

‘Ele emez’ izenburua jarri diote ekitaldiari, emakumeak eta hitza batzen dituelako

Hilaren 23an hasiko dira aurtengo ekitaldiak, eta Mitxelenak egitarauari errepaso bat eman dio. Lehenengo ekitaldian dantza eta musika nahastuko dira, Done Eztebe parrokian. «Iaz ere egin genuen saio bat parrokian, eta, egia esan, sentsazio oso politarekin gelditu ginen eta berriro egiteko gogoarekin. Iazkoa errepikatzeko asmorik ez daukagu, Xabier Leteren figura zegoelako hor. Gustua hartu genion tokiari, eta aurtengoa ere polita izan daitekeela uste dugu», esan du Mitxelenak.

A.M.A.K. emakume trikitilari taldeak hartuko du parte saioan, baita Zuberoako Topa Noka dantza taldeak ere. «Dantza talde horrek aldarrikatzen du Zuberoako plazetan emakumeek izan duten plaza falta. Hori adierazten duen emanaldia da egingo dutena», aurreratu du Mitxelenak. Bi taldeen arteko lotura eginez, Ainara Lasa sortzaile oiartzuarra arituko da, eta hainbat sorpresa prestatzen ari dela ziurtatu du Mitxelenak. Ekitaldirik parte hartzaileena lehen asteburuko iganderako utzi dute.

Irakurraldia, erronka
Arantxa Urretabizkaiak 1979an argitaratu zuen Zergatik, panpox? liburuaren irakurraldi publikoa egingo dute hilaren 24an. Emakume batek euskaraz idatzi zuen lehenengo eleberria izan zen. Ekitaldi irekia da: posta elektroniko bidez idatzi behar da, hilaren 10a baino lehen, parte hartzeko.

Oiartzunen lehenengo aldia izango da horrelako irakurraldi bat egingo dutela. «Euskaltzaindiak egiten duen irakurketetatik hartu dugu ideia, eta ez da oso ohikoa horrelako zerbait egitea. Ahotsa emate horretan, polita iruditu zitzaigun emakume idazle baten testua hartzea», adierazi du. Lotsagatik hurbiltzeko erreparoa izan dezaketenak lasaitu nahi izan ditu Mitxelenak: «Irakurraldia plazara proiektatuko dugu, bozgorailuen bitartez, eta jendea animatu nahi dugu hurbil dadin».

Beraz, lotsa duenak ez dauka aitzakiarik. «Adinean mugarik ez dago, nahi duena etor daiteke. Bibliotekan liburua eska daiteke, beste liburutegi batzuetatik ekartzeko, eta etxean testua entseatzen joateko», gonbidatu du Mitxelenak. Hori nahikoa akuilu ez balitz, esan du liburua ezagutzen ez duenak sorpresa asko eraman ditzakeela.

Parte hartzen dutenek bazkaria egingo dute ondoren (joan nahi duenak e-posta bidez jakinarazi beharko du). «Giro erlaxatu batean, ideia, iruzkin eta elkarrizketa interesgarri eta politak sortzen direlako elkartuko gara. Iaz, afaria egin genuen, eta pixkanaka sortu nahi genuke tertulia edo giro bat, kultura oinarri duela», zehaztu du. Hala ere, bazkari horretara irakurraldian parte hartzen dutenak edo beste ekitaldietara joaten den edonor joan daiteke.

ele emez hitzen lihoa

1936 aurreko emakume idazleei buruz ariko dira. Irudian, andereño idazleen lehen batzarra, Zarautzen.

Hurrengo ostegunerako (hilak 28), 1936ko Gerraren aurreko emakume idazleen mugimenduari buruz hitz egingo dute, mahai-inguru batean. Iratxe Retolaza, Aurkene Astibia eta Gurutze Ezkurdia arituko dira hizlari, eta Goiatz Labandibar dinamizatzaile lanetan.

Ostiralean (hilak 29), berriz, sesio bikoitza egingo dute. Alde batetik, Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa biopic esperimentala eskainiko dute pleno aretoan. Elbira Zipitria andereñoaren bizitza agertzen da: ikastolen sortzaileetarikoa izan zen, Donostian, eta pedagogia oso aurrerakoia egokitu zuen. 22:00etan Andre eta jabe poesia errezitaldia ikusteko aukera egongo da.

Larunbatean (hilak 30) musikarentzako txanda, Ines Osinagaren kontzertuarekin. Biharamunean, herriko bi artista gaztek —Lohizune Telletxeak eta Luix Mitxelenak— Labandibarren ipuin batean oinarritutako Behin mundua berea izan zen antzezlana jokatuko dute.

 

Oiartzunen egingo den lehenengo irakurraldi jarraitua antolatu dute

Igande arratsalde horretan, Hariak sentikaria landuko dute, Yoseba Peñaren izen bereko liburuan oinarrituta. Bertsoak, testu irakurriak, kantak eta ikus-entzunezkoak emango dituzte ikuskizun horretan. «Idazlea gizona izan arren, kontatzen den istorioa emakume belaunaldien arteko loturei buruzkoak dira». Mitxelenak zehaztu du ekitaldietan parte hartuko duten sortzaile guztiak ez direla emakumeak izango, baizik eta fokua emakumeengan jarriko dela.

Abenduaren 4an bukatuko dira jarduerak, Xabier Leteren heriotzaren urteurrenaren egunean. Egun hori da, iaztik hasita, Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egiteko data. Horren aurretik, haurrentzako jarduerak egingo dituzte ludotekarekin batera antolatuta. Transmisioaren transmisioa belaunaldi berriek bermatuko dutelako.

Ele emez. Egitaraua

  • Hilak 23, larunbata: 19:00etan, Ainara Lasa + Topa Noka + A.M.A.K., parrokian.
  • Hilak 24, igandea: 10:00etan, Zergatik, panpox? irakurraldia (udaletxean) eta film emanaldia (bibliotekan). 14:00etan, bazkaria.
  • Hilak 28, osteguna: 19:00etan, 1936ko Gerraren aurreko emakume idazleei buruzko mahai ingurua, udaletxean.
  • Hilak 29, ostirala: 19:00etan, Muga deitzen da pausoa filma, udaletxean. 22:00etan, Andre eta jabe poesia errezitaldia, bibliotekan.
  • Hilak 30, larunbata: 22:30ean, Ines Osinagaren kontzertua, udaletxean.
  • Abenduak 1, igandea: 18:00etan, Behin mundua berea izan zen antzezlana eta Hariak sentikaria, udaletxean.
  • Abenduak 4, asteazkena: 17:00etan, haurrentzako ekitaldia, ludotekan. 18:30ean, prosa eta poesia sarien banaketa, udaletxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.