[Galeria] Gaurik beltzena argitu dute mozorroek

Abaraxka ludotekak antolatuta, Gau Beltza ospatu dute Oiartzunen. Beldurrak uxatzeko asmoarekin, ibilbide beldurgarria egin dute, hilerri ondotik pasatuta.

gau beltza oiartzun 2019 Boluntario askori esker egin zen Gau Beltza.

Gau Beltza gero eta errotuago dago Oiartzunen. Abaraxka ludotekaren deialdiari oiartzuar —eta ez oiartzuar— askok erantzun zioten, zahar zein gazte.

Kontzejupe plazan afari-merienda egin zuten, suaren inguruan. Bakoitzak bere jana eraman zuten etxetik, Gau Beltza ospakizun ez-kontsumista bat dela argi utziz. Menuetan, ogitartekoak nagusitu ziren, harraskakako lanak aurrezte aldera. Mozorro ia gehienak ere bai etxean prestatutakoak izan ziren.

Sabela berdinduta, ibilaldi beldurgarriari ekin zioten. Helburua, urtero bezala, beldurrak uxatzea izan zen. Ibilbidea nolakoa zen ikusita, atzo baino beldur handiagoa pasatzea ezinezkoa izango da urte guztian zehar. Suzko akerrarekin bukatu zuten urteko ekitaldirik ilunena. Hona hemen atzo HITZAk ateratako argazki batzuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.