Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

35 urte egin dituzte uhinetan zintzilik

1984ko udazkenean jaio zen Zintzilik Irratia, herritarrei ahotsa modu askean emateko asmoz. Ordutik harian zintzilik eman dituzte hiru hamarkada eta erdi.

Zintzilik Irratiaren egoitza. Argazkia: Zintzilik Irratia.
Errenteria-Orereta
2019/11/04

Zintzilik Irratiak, Oreretako irrati libreak, 35 urte be-teko ditu aurten.Hiru hamarkada eta erdi autogestiotik irratigintza egiten, zailtasunei aurre egiten, herriko eragile komunikatibo historiko bihurtu arte. Ez da edonolako urteurrena. Merezi duen jaialdia antolatuko dute Zintzilikekoek azaroaren 9rako, Niessenen.

Azken orduko arazoak izan dituzte, aretoa aldatu beharko dute eta. Niesseneko auditorioa erreserbatua zuten arren, ezingo dute hura erabili, biharamunean hauteskundeetan erabili behar dutelako. Behobia-Donostian parte hartuko duten korrikalariez gain, beste jende askori ere asteburua zapuztu die hauteskunde egunak.

Jaiak aurrera egingo du, baina Niesseneko bigarren solairuan dagoen entsegu gelan egingo dute, hau da, areto txikiago batean. «Aurreko ekitaldietan, 100lagundik gora sartu izan dira Oraingoan 88 lagunentzako le-kua izango da besterik ez», dioJulen Etxegarai irratiko esata-riak. Triste dira nolabait, beldur direlako ez ote diren pertsona asko sarrerarik gabe geratuko. Baina «zintzilikatuta» gelditzera ohituta daude, arazoak sarritan izan baitituzte, baina ikasi dute aurrera egiten.

Jaialdia bi zatitan banatuko da; lehen zatia irekia izango dela azaldu du Etxegaraik, eta 20:00ak aldera hasiko dela, «urteko parrilla aurkeztuko dugu,sei bat irratsaio. Jarraian brindis txiki bat eta argazki familiarra egingo dugu, lagunekin eta urteotan babesa eman diguten guztiekin». Azaroaren 9ko jaialdia ez da izango irratiak bere buruari loreak botatzeko aukera, baizik eta jendearekin 35 urte hauetan lortutako guztia ospatzeko jaialdia, «gaur egun hemen gaude beste batzuen lanketaren ondorioz. Haiek hasitako bidea jarraitu dugu».

21:30ak aldera jaialdiaren bi-garren partea hasiko da, kontzertuak, alegia. Selektah Estepi DJak izango du entsegu gunea girotzen hasteko ardura, eta nahi dutenek sabela betetzeko aukera izango dute aretoan bertan. DJ saioaren ondoren, Nizuri ta Zuneri, nahiz Bad Sound taldeek joko dute. Doinu bizi eta alaia Zintzilik Irratiari paregabe doakiona. Sarrerak Niessenen izango dira salgai, azaroaren 4tikaurrera. Kontutan hartuta areto aldaketarekin izan duten arazoa, kontzerturik ez galtzeko, sarrerak nahikoa tartearekin eros-tea gomendatu dute antolatzaileek.

Dena dela, uhinak azaroaren8an hasiko dira berotzen, Zebrabideak irratsaio berezia egingo baitu, Zintzilik Irratiko egoitzatik, eta nola ez, Oreretako irrati librearen ibilbidea eta lorpenak izango dituzte hizpide.

Betiko oinarriak

Kolektibo «horizontal eta auto-gestionatua» izateko jaio zen Zintzilik Irratia, eta arazoak arazo, hasierako bi oinarri horiei eutsi diotela balioan jarri du Julen Etxegaraik, «irrati libre gisa ez dugu diru laguntzarik jasotzen eta ez dugu nahi. Publizitaterik ez dugu jartzen eta horrelakorik ere ez dugu nahi. Irratia sortu zenean horren alde egin zen, eta asko eztabaidatu den arren, balio horiek zaintzea erabaki zen. Independenteak izateko modurik onena da».

Irrati herrikoi eta libreen egitura eta edukiak zaharkituak eta pisutsuak direla iritzi dute askok, baina haien atzeko mezua inoiz baino eguneratuagoa dago. 1980eko hamarkada hartako aldarrikapen ugari bete edo asegabe geratu ziren; informazio herrikoia, iritzi askatasuna, zentsuraren aurkako borroka, influentzia ekonomikorik gabeko informazioa jasotzeko eskubidea… Gaur egun gori-gori dauden eskaera horiek guztiak gorpuzten ditu Zintzilikek.

Gailu eta teknologia kudeatzen nahiko ongi moldatzen dira, eta tramankuluak berrerabiltzen iaioak dira, gainera. Jendearekin antolatzeko, ordea, zailtasunak dituzte, «15 bat lagun» direlako esatariaren arabera, eta gainera, musutruk egiten dute lan: «Ez dugu soldatarik eta ez dugu nahi». Zintzilik Irratiarekin bat egiten dutenek, boluntario gisa egin behar dute eta ekintzailetzatik. Trukean herritarrei bozgorailu herrikoi batera biltzeko aukera ematen diete, irrati askea herritarrek «entzun eta erabili» ditzaten sortu ziren eta. Erronka nagusia egungo in-formazio kontsumo ereduetara egokitzea izango da, betiko oinarriak mantenduz.

Galizia uhinetara

Azaroaren 9ko goizean Zintzilik Irratiak galiziar kutsua hartuko du. XX. mendean zehar milaka galiziar iritsi ziren Euskal Herrira, eta zenbait eskualdetan egin duten ekarpena nabarmena izanda, tartean Oarsoaldean. Integrazioaren eredu bikaina da galiziar komunitatea, Euskal Herria bere egin dutelako, haien ohitura eta kultura baztertu gabe. Denantes mortas Ca Caladas izenburupean, Euskal Herriko Irrati Libreen Galiza I. Topaketa hartuko du Zintzilik Irratiak. Oretarren Likor cafe, Hala Bediko Tropa de Breoghan zein Habelas hainas, eta Bilbo Hiria irratiko Ireki gaiola irratsaioek hartu kodute parte topaketan; Galiziarekin lotura duten saioak dira. Gonbidatu berezi bat izango dute: Londonen ekoizten den Te con botas podcasta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.