Xanisteban Eguneko Pala Txapelketako emaitzak (2019-11-06)

pala txapelketa bigarren jardunaldia

Kontzejupean jokatzen dituzte.

Banakako pala txapelketak bigarren astea du, eta dozena erdi norgehiagoka jokatu dituzte kontzejupeko pilotalekuan. Datorren astelehenera arte, atsedena izango dute palistek, Giriziaren elkartearen pilota sailaren txapelketari dagokionez behintzat. Esteka honetan sakatuta kontsulta daitezke txapelketako partida guztiak (aldaketak egon daitezke, aste honetan bezala).

Honakoak izan dira aste honetako partiden sei emaitzak:

Astelehena, hilak 4

  • 18:30ean: Oihan Aginaga – Unai Aroztegi: 11-30.

  • 19:00ean: Julen Loidi – Aitor Matxain: 30-24.

  • 19:30ean: Mikel Agirre – Txomin Nazabal: 22

  • 20:00etan: Amets Arbelaitz – Jon Aroztegi: 08-30.

Asteartea, hilak 5

  • 19:00etan: Iosu Arteaga – Eztebe Gaskon: 18-30.

  • 19:30ean: Nikolax Kazabon – Amets Arbelaitz: 30-20.

Ohi bezala, Girizia elkarteko pilota sailekoek bideoak igo dituzte beren Facebook profilera (egin klik esteka honetan).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.